Maitasunaren Karta
Hona hemen Maitasunaren Karta, batek baino gehiagok hitzez ausartu ez eta idatziz egingo lukeen bestearenganako aitortza; Euskal Herrian nahiz Brasilen, helduen nahiz gazteen artean edota sexu ezberdineko edo bereko pertsonen artean gerta litekeena. Maitasuna unibertsala eta beharrezkoa delako:
" Maite zaitut, zertarako esan ezetz. Uste dut inoiz ez dudala
horrelakorik sentitu; baina, egia esan,maitasuna bakarrik denik ez dut nik
uste. Barnean dudana zerbait gehiago dela esango nuke,desioa, irrika, plazerra
agian...ez dakit,denak nahasten zaizkit zu ikustean, zurekin egotean, nire
alboan izatean. Alboan izan baino nire barnean sentituko bazintut...orduan bai
izango nintzatekeela guztiz zoriontsu,alai,aske...Nahi eta ezinak elkartzen
direnean,ordea,ez dago borrokatu eta artean,zure laguntasunaz gozatu besterik.
Hala ere, jakin ezazu zoriontsu naizela,zoriontsu egiten nauzula, bai baitakit
niri begiratu eta irribarre bat eskeintzen didazun bakoitzean, segundu batean
izan bada ere, nigan pentsatu duzula."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: