HUTSEAN BETERIK
Ni naiz,
ni soilik
eta zugan pentsatzen.
Nire sentimenduak gidatzen dituen makina
ez doa nik nahi bezala.
Egia esan,
nire barnean nolabait zaudela ikusteak
pozten nau,
baina bada aldatuko nukeen zerbait.
Zure presentziak
deskribatu ezin diren momentuak,
sentimenduak,
sentsazioak eragiten dizkit.
Hala ere,
askeago izan nahiko nuke,
ez horren loturik,
zuganako maitasunak itsutu
eta gainontzekoaz gozatzen uzten ez baitit.
Batzuetan,
itota egongo banintz bezala
ikusten dut nire burua,
herdoiltutako kateek
nire pentsamenduan preso edukiko bazintuzte bezala.
Horrela,
nire burua kaltetu ez ezik
zurea ere kaltetzen ari naizela
iruditzen zait.
Ez dut nahi.
Hori ez.
Nahiago zugandik urrun egon
zu barik egotea baino.
Burutik kendu ezinean darabilkizut ordea,
non dago amaiera?
Zuk erakutsiko didazunaren esperantza
ez dut galdu oraindik.
Besterik gabe agurtzeko garaia da,
zer gehiago esan dezaket?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: