GERTUTIK GERTURA

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:39

Gezurra dirudi,

Lehenengoa izan zara

Patuaren erabakiz

Mutil baino lagun izan zerana

 

Bi urte,

Broma eta irribarrez beteak

Bi urte izan dira

Oroitzeko paregabeak

 

Orain izan da ordea

Honetaz ohartu naizela,

“hangoa” bazera ere

gogoan zaitutela

 

Abenduko muxu hark

Atera zidan asuna

Zerbait gehiago zela uste zutenei

Erakutsi zien laguntasuna

 

Eskerrik asko diot,

Ozenean ta goruntz begira,

Ea hitzok ematen dioten

Munduari bira

Ta zugana iristen diren

Herritikan herrira

 

Etorkizuna pareko zetorkigun

Baina desbideratu egin denez

Har ezazu kontuan hau

Mesedez:

 

Abesten didazun kanta hori

beti hemen gordea izango dut,

nik ere,

 “ilargiraino eta bueltan

maite baitzaitut”


Utzi iruzkina: