ATE AZPITIK INOIZ BIDALI BEHARREKOA...

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:37

Kaixo lagun,
Zer moduz doa bizitza? Ikusten dudanaren arabera ondo doakizula uste dut. Eskutitz honen egilea nor den galdetuko diozu zure buruari, baina momentu honetan hori axola duenik ez dut uste, eskutitzaren edukiak du hemen nire helburuaren giltza.
Denbora gutxi da elkar ezagutzen dugula eta egia esan, ez dakit asko zure bizitzari buruz. Hala ere, laguna zaitut. Badakit zuganako sentitzen dudan horrek baldintzatzen nauela zugandik gertu edo urrun egoteak. Honekin esan nahi dizudana da, hain zarela ezberdina niretzako lotsaren mugek zugana nahiko nukeen bezala iristea galarazten nautela. Zurekin igarotako momentu bakoitzak nirekin ez zaudenean zu gogoratzeko balio dit, hura uneoro gertatuko balitz bezala irudikatzen dut nire irudimenean. Ikusten zaitudan bakoitzean denbora gelditu nahiko nuke, zurekin hitz egin, barre egin, zutaz gozatu.
Ez dakit noizarte, ez dakit noraino, baina ziur nago orain sentitu eta bizitutakoa ez dudala sekula ahaztuko, hau da, ez zaitudala sekula behin ere burutik kenduko. Bizitzaren bideak har dezala hartu behar duen norabidea, baina zu izan zaitezela zoriontsu, eta ez nazazula inoiz ahaztu, nik behinik behin ez dudala egingo. Badakit nor naizen ez dakizula, baina espero dut nire ekintzen emaitzek erakuts zaitzatela nor den horrenbeste miresten zaituen pertsona.
Horrela agurtzen zaitut, eta gehiago esango nuke: utz dezagun etorkizunak berak aukera dezala gure patua. Begiratu orainari, nik behintzat hala egingo diot, eta horrela zoriontsu izango naiz nire ondoan bazaude. Lagun iezadazu, adiskide, naizena baino zoriontsuago izaten; gera zaitez nirekin, ez nazazu bakarrik utzi eta oparitu zure adiskidetasuna.
Bihotzez, eztizko muxuak


Utzi iruzkina: