BADAKIZU

zirrikitu 1456154017204 Zirrikitu | 2008-09-20 20:38

Hauxe, gogoratzeko moduko momentuak eman zizkidan pertsonarentzat idatzitako kanta. Nire oroimenak ahaztu ez zaituelako...

Orain gure artekoa
amaitu dela,
gure soka etena dela,
gehiago gogoratzen dut.

Zure ezpain,
ta irribarre goxo haiek
guztiz zoratzen naute,
bidea bukatu arte.

Baina zuk badakizu,
ezin zaitudala ahaztu,
badakizu,
behar zaitudala asko,
badakizu;
zerua ta izarrak bezela
lotuta egoteko,
zerua ta izarrak bezela
inoiz aldentzeko.


Utzi iruzkina: