Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Suturik,sutsuki...Herria da gorputza, hizkuntza bihotza!Hizkuntza- zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino!Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra!Inperialismoa eta etnozidioa sutara!Ta haiekin alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa!Kolonizatuaren sindromepeko,azpiratuaren mentalitateko jarrerak.Bihotzik gabeko gorputza= hilotza,beraz pikutara otzantasuna!Urteak erreguka...Bukatu koplak:Odol gabeak ez gara!Suturik.Sutsuki.Zapalduak,minorizatuak,gure herrian arrozturik...Miruak erasokaeta guk uso izan behar omen:inor ez mindu,ez exijitu,erakart...


Aldarria Hedatu! interpelazio masiboarekin presioa iraultzeko azken zuzenki-ekimena buruturik, Euskaraz Ostia! astintze ekarpena bukatzera goaz.Olerki-manifestuetan adierazi izan dugu mezuaren funtsa eta aste honetan ezarriko dugu azken olerkia.Inkoherentzia linguistikoa borrokatzea,abertzaleengan eragitearen garrantzia nabarmentzea,euskaltzaleon aktibazioa bultzatzea eta presio sozialaren beharra azpimarratzea izan ditugu ardatz.Horiekin batera baita borroka ideologikoa ere.Euskararen aldeko borrokan jauzi bat eman beharraren inguruan mezuak biderkatzen ari diren h...


EZ DUGU ESPAINOLEZ BIZI NAHI ! EZ DUGU FRANTSESEZ BIZI NAHI !                                      


Mobilizazio garrantzitsuen harira euskaltzaleon indarra kalera eramatearen beharra azpimarraturik, #aldarriahedatu ekimenaren eta Euskaraz Ostia! astintze-ekarpen honen azken txanpan murgiltzera goaz.Beraz azaroaren 30 bitartean interpelazio masiboarekin jarraitzera , horretarako agertzen diren helbideetara mezuak bidaliz.Hauei dagokienez lehenetsitako planteamendua eragile bakoitzari,bere ezaugarri propioen arabera, mezu berezituak igortzea da.Hala ere,interpelatzea gauzatzeko lagungarri bezala,kasu batzuetan kopiatu eta bidaltzeko honako mezu-eredua proposatzen dugu :« Agur :Zue...


#aldarriahedatu ekimenarekin segitzen badugu ere, azken asteotan aurkezturiko mobilizazio-ekimen garrantzitsuak nabarmentzeko beharra ere badago. KORRIKA egutegian eta mapan kokaturik, abenduaren 1eko nazio-manifestaldia laster eta gainean berriz EAEko diglosia normalizatzeko legearen urteurrenaren harira antolaturiko mobilizazioak.Euskaltzaleontzako hitzordu garrantzitsuak, mobilizazio eta aktibazio iraunkorraren beharraren baitan, ofentsiba sustatuz bultzatu beharrekoak:Datorren KORRIKA 2013ko martxoaren 14tik 24ra burutuko da Andoaindik Baionara. Goazen korrika Euskal Herria euskald...


Euskalduntzearen alde, azaroaren 1etik 30era : #aldarriahedatu ! Zerrendatzea bukaturik,orain interpelazio masiboa gauzatzera, horretarako agertzen diren helbideetara mezuak bidaliz.Hauei dagokienez lehenesten dugun planteamendua hau da:eragile bakoitzari,bere ezaugarri propioen arabera, mezu berezituak igortzea.Hala ere,interpelatzea gauzatzeko lagungarri bezala,kasu batzuetan kopiatu eta bidaltzeko honako mezu-eredua proposatzen dugu : « Agur : Zuen webgunea euskara baztertuz osoki erdarazkoa duzue.Zergatik mespretxatu gure hizkuntza ?Webgunean eta arlo ...


  Urriaren 10etik 31ra :   Gure hizkuntza baztertuz osoki erdarazkoak diren (Euskal Herriko eragileen) webguneak gogoratu, bilatu, topatu...eta (erantzunetan) ZERRENDATZERA !


Bere burua abertzaletzat izan eta izana eta izena ematen digun bihotza baztertzearen inkoherentzia azpimarratzen,salatzen... LOTSAGORRITZEN! Erdalduntzean,asimilazioan,eragiten duten eragileak interpelatzen eta aktibazioak emaitzak ematen dituela nabarmentzen...ZUZENKI! Desideologizazio,despolitizazio eta alienazioari aurre egiten,konplexu eta epelkeriak uxatzen...ASTINDUZ!


Interpelatze masibo bat burutzeko proposamena aurkeztean, xehetasun eta abiatze datak aurrerago eskainiko genituela adierazi genuen.Iritsia da unea. Urriaren 10etik aurrera erabat murgilduko gara aipaturiko ekimenean.Egun horretatik hilabetearen bukaera arte gure hizkuntza baztertua duten eragileen webguneak zerrendatuko ditugu,denon partaidetzari irekiriko lanean, gero interpelatuak izateko. Webguneen kasua seinalatuz,arlo hori ere gaindituz ikuspegi orokor batekin,presio sozialaren biderkatzetik euskararen aldarria behar den gune guztietara eramateko ekarpena izango da. Horregatik #alda...


Horrela genion 4 .olerki-manifestuan eta hori diogu euskararen aldeko hizkuntza-politiken zantzu txikienik ere garatu ez dadin,espainiar inperialistak mehatxuka dabiltzanean. Kikiltzerik ez,euskararen etsaiei hortzak erakutsi eta EUSKALDUNOK OFENTSIBARA ! Euskaldunok irribarre egin eta sinpatiko-txintxo izatera mugatzen bagara,gatazkak ekiditea lehenetsi eta erakargarrikerietan bagabiltza,etnozidak ez dira kezkatzen.Aldiz,hizkuntza-zapalkuntza borrokatu eta Euskal Herria euskalduntzeko dinamika edo neurriak garatzen baditugu errepresioarekin (hurrunago joan gabe « Egunkaria&...