Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Abiatzea

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-03 14:31

"Lotsagorritu" atala abiatzeko eremu eta nolakotasun oso desberdineko hiru kasu agertuko ditugu: Arnaldo Otegiren azken eskutitza, Lurrama azoka eta UEMAko udal baten erdal iragarkia.


Baliabide eta denbora gutxi dugun "euskaltzale haserretu" batzuk baizik ez gara. Hortaz, gure hausnarketarekin bat egiten duzuenon esku ere badago gune hau. Parte hartzeko, iritziak emateko, proposamenak egiteko,...gonbitea luzatzen dugu. Momentuz honela hasiko gara: Astean behin blogeko ohar gisa "LOTSAGORRITU" atalaren baitako kasu batzuk agertuko ditugu, azalpena emanez, baztertzea lotura edo irudiz erakutsiz eta jarraian gure iritzia emanez. "ZUZENKI" atalari dagokionez, kasuek euskal blogosfera osoaren bolumena gaindituko lukete. Hortaz, kasuen agerpena baino, aldaketak eragitera bider...


Gure hizkuntza eta herriak jasaten duten hizkuntz eta nazio ordezkapenari aurre egiteko eta Euskal Herri libre eta euskalduna lortzeko, hamaika borroka-ildo garatu beharrean gara euskaldunok. Blog honekin bi esparru oso zehatzetan eragin nahi dugu askapen eta euskalduntze borroka orokorra indartzeko: 1) Bere burua euskararen eta Euskal Herriaren aldekotzat duten eragileen jardueran (LOTSAGORRITU atalarekin) 2) Ekinbide pribatuko eragileen jardueran (ZUZENKI atalarekin) Zergatik? 1.- Argi dago egiturazko zanpaketa eta frantseste/espainiartzea helburu duten hizkuntz politikak borrokatzea funt...