Aldarria Hedatu! interpelazio masiboarekin presioa iraultzeko azken zuzenki-ekimena buruturik, Euskaraz Ostia! astintze ekarpena bukatzera goaz.Olerki-manifestuetan adierazi izan dugu mezuaren funtsa eta aste honetan ezarriko dugu azken olerkia.Inkoherentzia linguistikoa borrokatzea,abertzaleengan eragitearen garrantzia nabarmentzea,euskaltzaleon aktibazioa bultzatzea eta presio sozialaren beharra azpimarratzea izan ditugu ardatz.Horiekin batera baita borroka ideologikoa ere.Euskararen aldeko borrokan jauzi bat eman beharraren inguruan mezuak biderkatzen ari diren h...


Bere burua abertzaletzat izan eta izana eta izena ematen digun bihotza baztertzearen inkoherentzia azpimarratzen,salatzen... LOTSAGORRITZEN! Erdalduntzean,asimilazioan,eragiten duten eragileak interpelatzen eta aktibazioak emaitzak ematen dituela nabarmentzen...ZUZENKI! Desideologizazio,despolitizazio eta alienazioari aurre egiten,konplexu eta epelkeriak uxatzen...ASTINDUZ!


Interpelatze masibo bat burutzeko proposamena aurkeztean, xehetasun eta abiatze datak aurrerago eskainiko genituela adierazi genuen.Iritsia da unea. Urriaren 10etik aurrera erabat murgilduko gara aipaturiko ekimenean.Egun horretatik hilabetearen bukaera arte gure hizkuntza baztertua duten eragileen webguneak zerrendatuko ditugu,denon partaidetzari irekiriko lanean, gero interpelatuak izateko. Webguneen kasua seinalatuz,arlo hori ere gaindituz ikuspegi orokor batekin,presio sozialaren biderkatzetik euskararen aldarria behar den gune guztietara eramateko ekarpena izango da. Horregatik #alda...


Ugari izan dira presioa iraultzeko ekarpena egiteko abiatu ditugun zuzenki-ekimenak.Hurrengo asteetan ekimen guzti horiek osatu-borobildu eta Herriko Etxeetan eragiten jarraitzeko planteamendua dugu.Gero berriz,interpelazio masibo bat burutzea planteatuko dugu.Euskararen aldarria behar den gune guztietara zabaltzeko ez dugu pixkanaka ibili beharrik eta!Beraien webguneetan gure hizkuntza baztertzen duten Euskal Herriko eragileak ahalik eta kopuru handienean ezagutu,ezagutarazi eta interpelatzea izango da ekimen horren funtsa.Bi zati izango ditu beraz:lehenean guztion ekarpenekin webgune hori...


Administrazioekiko lanketak berebiziko garrantzia duen moduan eremu pribatuari begirako lanketa funtsezkoa dela azpimarratuz eta arlo horretan astindu bat emanez eragiteko planteamenduarekin abiatu genituen zuzenki-ekimenak.Ekimen zehatzezez haratago euskaltzaleon aktibazioa sustatzeko zuzenki eragitearen jarrera bultzatuz egin ere. Aktibatzeak emaitzak ematen dituela nabarmenduz,berriki,gehienbat enpresetan eragiteko ekinbideari “kirolean-zuzenki” ekimenak gehitu dizkiogu.Eta orain administrazio eremura ere hedatuz “Herriko Etxeetan-zuzenki” ekimenak abiatzea planteatzen dugu hain beharrez...


Orain arteko zuzenki-ekimen gehienak enpresei bideratuak izan dira.Zalantzarik gabe eragin sozial nabarmena dute eta euskalduntzearen aldeko borroka eremu horretan ere garatzea funtsezkoa da.Enpresei bideraturiko ekimenekin jarraituko dugu beraz.Baina administrazio eremutik kanpo,enpresez gain eragin handia duten eragile gehiago ere badira.Kirol-eragileak adibidez.Kirola da masa fenomeno garrantzitsuenetakoa eta bere eragina hizkuntzari dagokionez ere itzela da.Hortaz,hein berean da garrantzitsu bertan eragitea.Asmo horrekin,datozen hilabeteetan,kirol arlotik erdalduntzea bultzatzen duten f...


Inkoherentzia linguistikoa sutara,sasi guztien gainetik jauzi,hizkuntza-zapalketak suturik,euskalduntzearen alde sutsukiudan ere PRESIOA IRAULTZERA ZUZENKI!


Euskalduntzearen alde aktibaturik zuzenki aritzearen adibide eredugarria agertu du euskaltzale batek erantzun batean Naturgas enpresan eragiteko gauzaturiko ekinbidea azalduz. Zuzenki eragiteko, jarrera hori da euskaltzaleok garatu eta hedatu behar duguna! Antzeko ekimenak zabaldu edo bultzatzeko blog hau tresna gisa baliatzeko aukera gogoratuz,aurrera!Euskaldunok ofentsibara!


Bere burua abertzaletzat izan eta izana eta izena ematen digun bihotza baztertzearen inkoherentzia azpimarratzen,salatzen... LOTSAGORRITZEN! Erdalduntzean,asimilazioan,eragiten duten eragileak interpelatzen eta aktibazioak emaitzak ematen dituela nabarmentzen...ZUZENKI! Desideologizazio,despolitizazio eta alienazioari aurre egiten,konplexu eta epelkeriak uxatzen...ASTINDUZ! Beharrezkoa dugun jarrera ofentsiboagoa sustatzen jarraituko dugu datozen hilabeteetan.Atal nagusi horiek mantendu eta zuzenki-ekimenak areagotzea da gure asmoa.Baina gure nahia ez da ekimen zehatz batzuk burutzea s...


"LOTSAGORRITU" eta "ZUZENKI" atalei "ASTINDUZ" atala gehituko diegu hemendik aurrera. Erdararako dagoen presioa iraultzeko asmoz blog honen asmo orokorra bera berez astintzailea bada ere, atal honekin  Euskal Herri libre eta euskalduna lortzeko bidean astinaldi bat behar dutela uste dugun gaiak jorratuko ditugu. Konplexu, erosokeri eta inertziak gaindituz jarrera ofentsibo bat sustatzea izanen da atalaren helburua. Ordezkatze,alegia frantseste eta espainiartze, saioak etenik ez eta berreuskalduntze prozesuak urteak aurreratu ezinik daramatzanean, jarrera autokonplaziente edo konformist...


Baliabide eta denbora gutxi dugun "euskaltzale haserretu" batzuk baizik ez gara. Hortaz, gure hausnarketarekin bat egiten duzuenon esku ere badago gune hau. Parte hartzeko, iritziak emateko, proposamenak egiteko,...gonbitea luzatzen dugu. Momentuz honela hasiko gara: Astean behin blogeko ohar gisa "LOTSAGORRITU" atalaren baitako kasu batzuk agertuko ditugu, azalpena emanez, baztertzea lotura edo irudiz erakutsiz eta jarraian gure iritzia emanez. "ZUZENKI" atalari dagokionez, kasuek euskal blogosfera osoaren bolumena gaindituko lukete. Hortaz, kasuen agerpena baino, aldaketak eragitera bider...


Gure hizkuntza eta herriak jasaten duten hizkuntz eta nazio ordezkapenari aurre egiteko eta Euskal Herri libre eta euskalduna lortzeko, hamaika borroka-ildo garatu beharrean gara euskaldunok. Blog honekin bi esparru oso zehatzetan eragin nahi dugu askapen eta euskalduntze borroka orokorra indartzeko: 1) Bere burua euskararen eta Euskal Herriaren aldekotzat duten eragileen jardueran (LOTSAGORRITU atalarekin) 2) Ekinbide pribatuko eragileen jardueran (ZUZENKI atalarekin) Zergatik? 1.- Argi dago egiturazko zanpaketa eta frantseste/espainiartzea helburu duten hizkuntz politikak borrokatzea funt...


Azken iruzkinak