Astintze ekarpena bukatzera goaz,BORROKAN AURRERA!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-12-02 18:14

Aldarria Hedatu! interpelazio masiboarekin presioa iraultzeko azken zuzenki-ekimena buruturik, Euskaraz Ostia! astintze ekarpena bukatzera goaz.Olerki-manifestuetan adierazi izan dugu mezuaren funtsa eta aste honetan ezarriko dugu azken olerkia.

Inkoherentzia linguistikoa borrokatzea,abertzaleengan eragitearen garrantzia nabarmentzea,euskaltzaleon aktibazioa bultzatzea eta presio sozialaren beharra azpimarratzea izan ditugu ardatz.Horiekin batera baita borroka ideologikoa ere.Euskararen aldeko borrokan jauzi bat eman beharraren inguruan mezuak biderkatzen ari diren honetan gure planteamendua islatzen duten hiru artikulu gogoratuz amaituko dugu:

-PRESIOA INDARTZEKO KONTRABOTERE HERRITARRA GORPUZTU!

-Normalizazio kontzeptua gainditu!

-Erakargarrikeriari ez!

KONKISTATZAILEEN HIZKUNTZEI INTSUMISIOA!

 


Utzi iruzkina: