"Kirolean-zuzenki" ekimen-sorta abiatzeko planteamendua
Orain arteko zuzenki-ekimen gehienak enpresei bideratuak izan dira.Zalantzarik gabe eragin sozial nabarmena dute eta euskalduntzearen aldeko borroka eremu horretan ere garatzea funtsezkoa da.Enpresei bideraturiko ekimenekin jarraituko dugu beraz.Baina administrazio eremutik kanpo,enpresez gain eragin handia duten eragile gehiago ere badira.Kirol-eragileak adibidez.
Kirola da masa fenomeno garrantzitsuenetakoa eta bere eragina hizkuntzari dagokionez ere itzela da.Hortaz,hein berean da garrantzitsu bertan eragitea.Asmo horrekin,datozen hilabeteetan,kirol arlotik erdalduntzea bultzatzen duten federazio eta taldeak interpelatzeko eta presioa iraultzeko "kirolean-zuzenki" ekimenak abiatuko ditugu.Ekimen bakoitzean kirol zehatz bateko federazio edo talde esanguratsu batzuengana zuzentzea da planteatzen dena.Esangabe doa aldiko eragile esanguratsu batzuk soilik interpelatzea proposatuko dela ekimen horietan,baina denon eskura dago nahi izatera eragile gehiagori zuzentzea edo ekimenak ugaritzeko proposamenak egitea
Iruzkinak
Utzi iruzkina: