Zuzenki-ekimenak administrazio eremura ere zabalduz:"Herriko Etxeetan zuzenki" ekimenak abiatzeko planteamendua

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-19 15:30

Administrazioekiko lanketak berebiziko garrantzia duen moduan eremu pribatuari begirako lanketa funtsezkoa dela azpimarratuz eta arlo horretan astindu bat emanez eragiteko planteamenduarekin abiatu genituen zuzenki-ekimenak.Ekimen zehatzezez haratago euskaltzaleon aktibazioa sustatzeko zuzenki eragitearen jarrera bultzatuz egin ere.

Aktibatzeak emaitzak ematen dituela nabarmenduz,berriki,gehienbat enpresetan eragiteko ekinbideari “kirolean-zuzenki” ekimenak gehitu dizkiogu.Eta orain administrazio eremura ere hedatuz “Herriko Etxeetan-zuzenki” ekimenak abiatzea planteatzen dugu hain beharrezkoa den euskararen aldeko presio soziala arlo horretan ere indartzeko ekarpena eginez.

Aldiko,bere web-guneetan euskara baztertua duten bost Udal edo Herriko Etxe interpelatzea proposatuko dugu,gogoraziz edozein proposamenentzat euskaltzale guztiontzat eskura dagoen tresna dela bloga.

Goazen eremuak irabaztera,goazen urratsak eragitera,GOAZEN EUSKAL HERRIA EUSKALDUNTZERA!


Utzi iruzkina: