Euskaraz ostia!:Urte erdi erdal-presioa iraultzeko eragiten
Bere burua abertzaletzat izan eta izana eta izena ematen digun bihotza baztertzearen inkoherentzia azpimarratzen,salatzen... LOTSAGORRITZEN!
Erdalduntzean,asimilazioan,eragiten duten eragileak interpelatzen eta aktibazioak emaitzak ematen dituela nabarmentzen...ZUZENKI!
Desideologizazio,despolitizazio eta alienazioari aurre egiten,konplexu eta epelkeriak uxatzen...ASTINDUZ!
Beharrezkoa dugun jarrera ofentsiboagoa sustatzen jarraituko dugu datozen hilabeteetan.Atal nagusi horiek mantendu eta zuzenki-ekimenak areagotzea da gure asmoa.Baina gure nahia ez da ekimen zehatz batzuk burutzea soilik, euskaltzaleok, aktibaturik, tinko aritzearen jarrera orokortzeko eragitea baizik.
Ekarpenak eta bultzadak estimatuz,nahi duzuenean tresna hau baliatzeko gonbidapena berretsiz eta batez ere zuzenki-jarrerarekin aritzera animatuz, SUTURIK,SUTSUKI,EUSKARAZ OSTIA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: