Abiatzetik bi hilabete igaro diren honetan
"LOTSAGORRITU" eta "ZUZENKI" atalei "ASTINDUZ" atala gehituko diegu hemendik aurrera.
Erdararako dagoen presioa iraultzeko asmoz blog honen asmo orokorra bera berez astintzailea bada ere, atal honekin Euskal Herri libre eta euskalduna lortzeko bidean astinaldi bat behar dutela uste dugun gaiak jorratuko ditugu. Konplexu, erosokeri eta inertziak gaindituz jarrera ofentsibo bat sustatzea izanen da atalaren helburua.
Ordezkatze,alegia frantseste eta espainiartze, saioak etenik ez eta berreuskalduntze prozesuak urteak aurreratu ezinik daramatzanean, jarrera autokonplaziente edo konformistetatik aldenduz, urrats kualitatiboak emateko jarrera aldaketaren beharra azpimarratzen dugu berriro.
Beste ataletan bezala eta erronka kolektibo izaera gogoratuz, astingarri iruditzen zaizkizuen gaiak planteatu eta iritziak ematera gonbidatuak zaudete!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: