Zuzenki: Interpelazio masibo bat burutzeko proposamena
Ugari izan dira presioa iraultzeko ekarpena egiteko abiatu ditugun zuzenki-ekimenak.Hurrengo asteetan ekimen guzti horiek osatu-borobildu eta Herriko Etxeetan eragiten jarraitzeko planteamendua dugu.Gero berriz,interpelazio masibo bat burutzea planteatuko dugu.Euskararen aldarria behar den gune guztietara zabaltzeko ez dugu pixkanaka ibili beharrik eta!Beraien webguneetan gure hizkuntza baztertzen duten Euskal Herriko eragileak ahalik eta kopuru handienean ezagutu,ezagutarazi eta interpelatzea izango da ekimen horren funtsa.Bi zati izango ditu beraz:lehenean guztion ekarpenekin webgune horiek zerrendatuko ditugu,bigarrenean interpelatu.Hainbat astetako iraupena izango du beraz.Xehetasunak eta data zehatzak aurki planteatuko ditugu,baina lanak aurreratzeko gaurdanik euskara baztertzen duten webguneak gogoratzen edo bilatzen hasi gaitezke!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: