EUSKARAZ OSTIA!:11 hilabete,salaketa eta ekimenen ondoren interpelatze masiboari begira
Interpelatze masibo bat burutzeko proposamena aurkeztean, xehetasun eta abiatze datak aurrerago eskainiko genituela adierazi genuen.Iritsia da unea.
Urriaren 10etik aurrera erabat murgilduko gara aipaturiko ekimenean.Egun horretatik hilabetearen bukaera arte gure hizkuntza baztertua duten eragileen webguneak zerrendatuko ditugu,denon partaidetzari irekiriko lanean, gero interpelatuak izateko.
Webguneen kasua seinalatuz,arlo hori ere gaindituz ikuspegi orokor batekin,presio sozialaren biderkatzetik euskararen aldarria behar den gune guztietara eramateko ekarpena izango da.
Horregatik #aldarriahedatu ! Gisa izendatuko dugu eta azaroaren hasieran abiatuko dugu. Iraupena,zerrendatze lanaren araberakoa izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: