Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Jakin berri dugu Oiartzungo EHEk eta Ttur-Ttur elkarteak kanpaina bat abiatu dutela Oiartzungo Carrefour hipermerkatuan euskara zokoratzeko harturiko neurrien aurka. Hona laburpena: "Oiartzungo EHEk Carrefourrek egiten dituen eskubide urraketak salatu ditu Ostirala, 2011(e)ko azaroa(r)en 18-(e)an 11:39etan EHEko kideak Oiartzungo (Gipuzkoa) Carrefourrera joan ziren atzo hizkuntza eskubideen urraketak salatzera. Ttur-ttur euskara elkarteko kideekin batera, erreklamazio orriak eskatu zituzten, eta Behatokian ere egin zuten salaketa. “Caffefour aurrerapausoak egin beharrean, atzerapausoak emat...


Bai, bukatu dira koplak: Herria da gorputza, hizkuntza bihotza! Bai, bukatu dira koplak: Hizkuntz zapalketa ez da nazio-arazoaren saihets bat, bizkar-hezurra baino! Bai, bukatu dira koplak: Euskara mespretxatzen duen abertzaletasuna, iruzurra! Indignatzen gara! Sumintzen gara! Euskararen etsaiekin? Espainiarekin? Frantziarekin? Inperialismoa eta etnozidioa sutara! Hori borroka nagusia da, ez afera indignagarria. Indignagarri: Alienazio linguistiko, kultural eta ideologikoa! Sumingarri: Kolonizatuaren sindromepeko jarrerak! Azpiratuaren mentalitatearen sokako konplexuak! Indignagarri: Hizkun...


Lotsagorritu atalean agerturiko erdal iragarkia dela eta Berako udalaren izenean igorri den azalpena hitzez-hitz: UEMAko udal baten erdal iragarkiaren harira, Berako Udaletik honakoa argitu nahi dugu:   1.     Ekitaldi hori ez zuen Berako Udalak antolatu, ez diruz lagundu ere. Hortaz, Berako Udalak ez du zerikusirik iragarki horrekin, eta ez zegoen jakinaren gainean iragarki hori argitaratu behar zenik ere. Beraz, iragarki horren gainean ez dute inolako ardurarik ez Berako Udalak, ez alkatetzan dagoen Aralar alderdiak, ez UEMA berak ere. 2.     ...


Lehenik azalpena eta segidan proposamena: Aski ezaguna dugu Ikea suediar enpresa handia. Badu jadanik zentru bat Barakaldon eta beste bat ireki asmo dute Euskal Herriko ekialdeko eta Okzitania mendebaldeko bezeroekin aberasteko. Denbora batez zentru berri hori Gipuzkoan eraikiko zutela hedatu bazen ere, azkenik Lapurdi hautatu dute ezartzeko toki gisa. Hiriburu udalerriko Ametzondo gunea zehazki. Asmo hori ezagutzean kontrako ahots batzuk altxatu baziren ere zinezko aurkakotasunik ez da gorpuztu eta ezustekorik ez bada, lanak 2012 hastapenean hasi eta 2014an irekiko ditu ateak. Ikeari gain...



(Iruzkinez gain sare sozialetatik ere jaso daitezke gune honetarako ekarpenak, halaxe jasoa da hauxe). Izenburuan adierazten den gisan Geroa Bai koalizioaren web orrian gure hizkuntzari emandako tokia urria baino urriagoa da, ia osoki gaztelerazko edukia izanez. Ikusteko www.geroabai.com EUSKARA BAZTERTZEN DUEN EZ ORAINIK EZ GERORIK EZ DUGU NAHI!


Urriaren 16an, Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den DV egunkarian Donostiako Bilduk ezarritako iragarkia argitaratu zen. Itxuraz eta tamainaz ederra... eta edukian? Edukia erdara huts-hutsean!


Lotsagorritu: Urriaren 27an Arnaldo Otegik bahiturik duten espetxetik igorritako azken gutuna ezagutu genuen. Eskutitza erdara hutsez idatzita zegoen eta gaztelera eta ingelesez zabaldu zen, Argiak euskaratu zuelarik. Itzulpenaren aipamena ikusteko: www.argia.com/albistea/ezker-abertzaleak-bakearen-aldeko-konprimisoa-bete-du-orain-estauaren-esku-dago-erabateko-bakea-lortzea Lehenik eta behin Otegi eta euskal preso politiko guztien askatasuna exigituz hasi beharrean gara. Baina Otegi Euskal Herriari publikoki zuzendu zaionez (lider politiko gisa idatziz), abertzale euskaldun bat Euskal Herri...


Lotsagorritu: Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sustatzen duen Lurrama azoka laster burutzekoa da. Afixa nagusia ia osoki erdaraz atera dute: Ikusi afixa www.lurrama.org helbidean. Laborari euskaldunen elkarteek euskara gisa hortan baztertzea biziki adierazgarria dela uste dugu. Ipar Euskal Herrian gure mintzairak pairatzen duen egoera larrian, bertako nortasun eta hizkuntzaren sustengarri jotzen den baserritarren multzoak euskara zokoratu ,edo agerpen sinboliko huts batera mugatzen badu, zer mezu igortzen zaio jendarteari eta administrazioari? Justuki, euskara euskaldunei ere axola ez zai...


Lotsagorritu: Urriaren 21eko prentsa idatzian erdara lehenetsia den Berako udalaren iragarki bat agertu zen. Bere burua "Ayuntamiento de Bera" izendatzen zuen udal hori Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da eta alkatetza Aralar alderdiak du. Inkoherentziaren arloan markak hausteko adibidea! Eta azalpenak emateko, gutxienez bi eragile: Berako udala eta Aralar. UEMAk azalpenak eskatu eta agian ematea ere ez legoke gaizki.