Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

Azken aldian euskarak irabazitako hainbat eremutan ere hizkuntza arrotzak sartzen ari izatearen salaketak areagotzen ari dira.Agerikoa denez,berreuskalduntzean aurrera ez,baina atzera egitearen arriskua nabarmentzen du horrek gordinki.Baina salaketak azaleratzeak,apatiak astinduz, egoera hori iraultzeko borrokatzeko grina ere erakusten du.Eta gero eta gehiago haserrea ere ari da azaleratzen.Aktibatzaile izan behar duen beharrezko haserrea! Aipaturikoaren erakusle argigarria delakoan Bittor Hidalgok "Berria"n idatzitako artikulua dakargu:"Hirugarren aldiz-edo ikusi dut ja Donostian, bestela ...


Proposamen berri batekin gatoz.Izan ere Oiartzunen etxebizitza publikoen zozketa irabazi dutenei paperak erdaraz eman izana salatu du bertako EHEk.Udalari halakorik ez errepikatzea galdegin eta Amenabar enpresari hizkuntza eskubideak errespeta ditzan exijitzeko deia luzatu dute.Dei horri erantzunez hurrengo testua contacto@construccionesamenabar.com helbidera bidaltzea planteatzen dugu:"Oiartzunen etxebizitza publikoen zozketa irabazi dutenei EUSKARA BAZTERTUZ paperak espainolez eman dizkiezuela jakin berri dut.Mespretxu iraingarria iruditzen zaidala zuei helarazteko eta arlo guztietan gure...


Aski ezaguna da Nafarroako Volkswagenek ekonomia eta lan mundutik haratago botere sozio-politikoan ere itzal handia duela.Zalantzarik gabe eragin sozial nabariko eragilea da,erdalduntzean eragiten duena izan ere.Bere hizkuntza irizpideak enpresaren web orrian isladatzen dira,euskara baztertuz espainola eta ingelesa darabiltzalarik. Baina euskaldunok ez gara gure hizkuntza mespretxatzen uzteko bezain odolgabeak,ezta? Ba zuzenki jakin dezatela! Honako testua helaraztea proposatzen dugu: "Herri batean kokatu eta bertako hizkuntza mespretxatzea jokaera salagarria da.Beraz,salagarria d...


Bere burua abertzaletzat izan eta izana eta izena ematen digun bihotza baztertzearen inkoherentzia azpimarratzen,salatzen... LOTSAGORRITZEN! Erdalduntzean,asimilazioan,eragiten duten eragileak interpelatzen eta aktibazioak emaitzak ematen dituela nabarmentzen...ZUZENKI! Desideologizazio,despolitizazio eta alienazioari aurre egiten,konplexu eta epelkeriak uxatzen...ASTINDUZ! Beharrezkoa dugun jarrera ofentsiboagoa sustatzen jarraituko dugu datozen hilabeteetan.Atal nagusi horiek mantendu eta zuzenki-ekimenak areagotzea da gure asmoa.Baina gure nahia ez da ekimen zehatz batzuk burutzea s...


Halaxe iruditu zaigu duela egun gutxi Berria egunkarian IƱaki Lasak argitaratutako idatzia.Hizkuntza zapalketaren azalpen argia,salaketa,interpelazioa eta azpimarragarria den jarrera ofentsiboa...Oso-osorik dakargu gure ustez esanguratsuenak diren puntuak nabarmenduz: " Herritarrek idazten dute hizkuntzen historia eta horren truke hizkuntzak talde, komunitate izana eskaintzen die herritarrei. Bereziki nabarmena da hori gure herrian, hizkuntzak eta ez beste ezerk ematen digu izena eta ondorioz izana. Hitz egiten dugulako gara, garelako hitz egiten dugu.Hizkuntza gatazkak, beraz, komunitateen...


"Euskaraz bizi nahi dut"                                                          hots,bizi nahi dugu.Norbanakoz norbanakohautu hortan tinko,baina banakoen baturaz haragoborroka kolektibo.Izan ere, haraeuskara edo ez gara;zer?Herri!Euskararen Herri!Euskara edo ez gara...ta konplexuak kanpora! Euskaraz...


ORONA EKIMENA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-04-14 09:35

Igogailuen sektoreko enpresa ezaguna da ORONA. Egoitza nagusia Hernanin du eta Arrasaten kokatzen den multzo are ezagunago baten partaide da. Bere web orria orona.es da eta hainbat estatutarako web-orri edo azpiorriak ere baditu. Orri nagusi hori osoki eta esklusiboki espainolez idatzirik dago. Baina bertatik beste guneetara sartu eta informazioa beste hizkuntza batzuetan ere irakur daiteke: frantsesez,ingelesez, portugesez eta nederlanderaz. Ez ordea euskaraz. ORONA-ren web orrietan euskara eta Euskal Herria ez dira existitzen. Edo hobeki esanik, euskara eta Euskal Herria baztertuak eta u...


Azken urteetan gero eta ugariagoak dira hezkuntzan ingeles hizkuntza arrotzaren presentzia areagotzeko era guztietako neurriak. Askotan gure herria erdalduntzeko hizkuntz politikak garatzen dituzten berberek bultzaturiko ekimenak dira, TIL ezaguna kasu, baina beste batzuetan euskalgintzan eta euskal hezkuntzan txertaturiko eragileengandik ere hartu izan dira. Areago, ikastolak eremu horretan aitzindaritzan agertu zaizkigu sarri.Zorionez eta autodefentsa instintua bizirik dugunaren erakusle ordea, ingelesaren sartze hori (benetako sartzea bai!) ez dugu euskaldunok jauzika eta txaloka hartu....


 Martxoaren 31n gure hizkuntzaren ofizialtasunaren aldeko manifa jendetsua burutu zen Baionan. Mobilizazio horren atarian ofizialtasun aldarria egoki kokatuz artikulu zinez argigarri bat plazaratu zen hedabideetan eta pasarte esanguratsuena hemen agertu genuen. Bertan garbi utzi beharrekoa garbi utzia zen: herri euskaldunaren bidean, frantziar eta espainiar konstituzioak direla sasi nagusia. Hori garbi. Baina bide horretan badira bestelako sasi eta arantzak ere. Abertzale anitzen inkoherentzia linguistikoa adibidez eta horren barne hainbat agerkarirena. Ipar Euskal Herrian abertzaletas...


 Berria egunkariak erdaraz jasotako idatziak itzuli eta euskaraturik argitaratzen ditu sarri. Batzuk adibidez, beste herri batzuetako idazleen testuak izan ohi dira. Baina tarteka, jatorria Euskal Herrian bertan izan eta gainera euskaltzaletasunaren edo abertzaletasunaren eremuan kokatzen direnen idatziak ere agertzen dira erredakzioan itzuliak izan direnaren azalpenarekin.Horren esanahia noski,argia da: pertsona edo eragile horiek erdarazko testua bidali izana. Alegia, badirela LOTSAGORRITZEKO kasuak. Duela egun gutxi,martxoaren 31n oso kasu esanguratsua ikusi ahal izan genuen: