Euskaraz ostia!

KONTRABOTERE EUSKALTZALEA AKTIBATUZ

AKERBELTZ EKIMENA

2
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-07 16:13

Akerbeltz garagardo enpresaren web orria berritzen ari dira frantses hutsez www.akerbeltz.fr gunean irakurtzen ahal denez.Aukera baliatu eta web berria euskaraz egina izan dadin mezu hau bidaltzea proposatzen dugu: "WEB BERRIA EUSKARAZ!EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!"Kopiatu eta aipatu gunetik bidali!


2016ko europear kultur-hiriburutasunaren auziak espainiartze saioaren kiratsa zuen hasieratik,horregatik abiatu zuten abiatu zutenek.Orain beste kutsu bat hartuko ote zuen ikustekotan ginen,baina ez dirudi gauzak gehiegi aldatzen ari direnik...Donostiari Tolosa gehitu diote proiektuan,baina nazioartean ESPAINIAr gisa promozionatzen dituzte eta kasu batzuetan euskara baztertuz gainera.Etxepare Institutua gure ustez zuriketarako tresna bat baizik ez dela kontuan hartuta Blanca Urgell edo Aizpea Goenaga horrela aritzea ez da hain harritzekoa,baina bai salatzekoa.BAINA MARKA DA TOLOSAKO BILDUKO...


Azken aldian ETBn are eta erdara gehiago,baita ETB1n ere,sartzen ari direla eta ugaldu egin dira salaketak. Euskaltzalegoan orokorrean eraso gisa ulertzen dira garbiki erdalduntzean sakontzen duten erabaki horiek eta aktibatze edo erantzun maila bat ere agertu da.Baina nagusiki,salbuespenak salbuespen,planteamendu defentsibo hutsak azaleratu dira batez ere.Jarrera horrek ordea ETBk azken hogeitabost urteetan izan duen ereduaren kritikarik eza darama askotan berarekin eta hain zuzen eredu hori da,ez defendatu,baizik eta errotik aldatu behar dena. Garbi mintza gaitezen: Azken urteotan ETB are...


                                  Pilota eta Herri-kirolen eremuan jarduten du egoitza Arabako Elosun duen Egur Sport enpresak.Bere web orrian gure kultura eta kirola bultzatzeko asmoa agertzen du,baina paradoxa galanta,gure hizkuntza batere erabili gabe. Beraien web orria espainol hutsez dute ( www.egursport.com ).Kontraesan hori azaleratuz interpelatzeko honako testua egursport@euskalnet.net helbidera bidaltzea planteatzen dug...


Azken aldian argitaraturiko idatzi eta inkesta soziologiko batzuetan euskaldunoi, euskaldun ez deitzeko, “elebidun” izendapena ezarri digute. Izena eta izana estuki lotuak direla jakinik, ez da mamirik gabeko kontua.Ez horixe, izena ukatuz izanaren ukoan sakondu baitaiteke ageriko asmo desitxuratzailearekin. Baina gainera, gure harridurarako, nahi gabe bada ere, euskaltzale batzuk ere desitxuratze hori elikatzen ari direla ikusten ari gara.Zehazki hizkuntza-dikotomia euskaldun/erdaldun parametroetan beharrean, elebakar/elebidun (edo eleanitz) terminoetan kokatzearen okertasunaz ari gara. ...


Duela bi hilabete eta erdi Tolosako Udalak erdara hutsez argitaraturiko iragarki baten salaketa burutu genuen. Salaketa hura Tolosaldeko Euskararen Semaforoan ere agertu zen eta baita Tolosako Udalari euskaltzale batek blog honetako erantzunetatik zuzenduriko idatzia ere. Tarte honetan Tolosako Udalaren azalpenik ez dugu ezagutu,baina beharrezko aldaketarik ez duela burutu ikusi dugu. Horren erakusle gaur bertan Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean,euskara baztertuz,espainolez argitaratutako iragarkia.Benetan LOTSAGARRIA!


Orona eta Orbea enpresek beren web orrietan gure hizkuntza baztertzen jarraitzen dute eta Orbeako arduradun batek emandako erantzunak bezterketa hori jarraitzeko asmoa berretsi du. Jarrera onartezina iruditzen zaigu eta eragiteko asmoz ekimen berri bat proposatzen dugu: salaketa eta interpelazioa bi enpresa horiek barnean biltzen dituen Mondragon Korporaziora helaraztea.Horretarako iradokizunak@mondragoncorporation.com helbidera mezuak bidaltzea planteatzen dugu gure sumindura garbiki azalduz.Guk honako mezua bidaliko diegu:"MCCko arduradunak:Zuen korporaziokoak diren Orona eta Orbea enpres...


Jasaten dugun zanpaketa eta asimilazio saiakerari aurre egiteko eta berreuskalduntze bidean hamaika borroka eta lan-ildo garatu beharrean gara euskaldunok."Zuzenki" ekimenekin eragile pribatuen arloan ere eragitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, administrazio publikoari hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzeko presioarekin batera, presio euskaltzalea eremu horretara zabaltzea funtsezkoa delako. Jarduera ekonomiko-pribatuaren sasi-askatasunaren mito ideologikoa gaindituz, eragin sozial handia duten enpresa eta eragileen hizkuntz erabilera garrantzizko arloa baita hizkuntz-gat...


ORBEA EKIMENA

1
euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-05-18 09:45

Txirrindula marka ospetsua da Orbea. Orona bezala Mondragon Korporazioko enpresa da eta Oronaren kasuan bezala bere web gunea ere oso eleanitza da: espainolez, frantsesez, ingelesez, alemanieraz, errusieraz,...irakur daiteke. EZ ORDEA EUSKARAZ.GURE HIZKUNTZA ETA GURE HERRIA EZ DIRA EXISTITZEN ORBEAREN WEB ORRIAN. Horrelako mespretxua iraingarria dela zuzenki helaraztea proposatzen dugu, www.orbea.com guneko harremanetarako ataletik (contacto,contact,...) honako testua bidaliz:"Orbeako arduradunak:Zuen web orria hainbat hizkuntzatan irakur daiteke.Euskaraz ez ordea.Euskara eta Eusk...


Herri bat asimilatzeko bidean,hizkuntza-ordezkapenaren baitan inperialistentzat biziki garrantzitsua da menpekoen izendapen-multzo osoa ere arroztea.Horregatik,gisa berean,asimilazioa ekiditeko eta nazio askapenerako,funtsezko bihurtzen da arrozte hori borrokatu eta norberaren izendatze-multzo eta izendatze-moldeak atxikitzea.Euskal Herrian eremu horretan eraso izugarria jasan dugu eta jasaten dugu,baina herri mugimendutik dinamika indartsuak garatu dira.Ondorioz,euskaldunok zenbait arlotan aitzinapausu aipagarriak gauzatzea lortu dugu,pertsona-izenen kasuan adibidez.Herri-izenen kasuan ere...