Tolosako Udalak erdal iragarkiak plazaratzen jarraitzen du
Duela bi hilabete eta erdi Tolosako Udalak erdara hutsez argitaraturiko iragarki baten salaketa burutu genuen. Salaketa hura Tolosaldeko Euskararen Semaforoan ere agertu zen eta baita Tolosako Udalari euskaltzale batek blog honetako erantzunetatik zuzenduriko idatzia ere. Tarte honetan Tolosako Udalaren azalpenik ez dugu ezagutu,baina beharrezko aldaketarik ez duela burutu ikusi dugu. Horren erakusle gaur bertan Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean,euskara baztertuz,espainolez argitaratutako iragarkia.Benetan LOTSAGARRIA!
Iruzkinak
Jon 2012-05-30 15:30 #1
Gaur ere beste bat atera da, Diario Vascon,berriz ere erdara hutsean. Ze noraez,konplexu edo denadelakoz jota dabiltza zenbaitzu?<br />Martxoan udaltop jardunaldiak burutzean,udaletako hizkuntza politika aztertzerakoan euskara-sailetik kanpo begiratzea gomendatu zuen norbaitek.Ba Tolosako udalaren iragarkietako hizkuntza erabilera ikusten badugu...Ta beharbada kasu esanguratsuena da,baina ez da bakarra.Aurrekoan idatzi zuenak zioen bezala udalek ez dute egunkari hortan iragarkirik jartzeko beharrik,hori hasteko eta euskaltzaleak badira inoiz eta inongo kasutan ez dute euskara baztertzen duen inolako idatzirik zabaldu behar.Ikustekoa da orri batean Tolosako udala espainol hutsez eta hurrengoan Irungoa (Irungo udal espainolista!) euskaraz eta erderaz...<br />Nik uste Lasak zioen bezala gaiak Bildu garatzen ari den politika orokorrarekin baduela zerikusia.Neurri ausartekin gauzak eraldatu beharrean besteak bezain "normalak" direla erakustean ez al dute jarri batzuk lehentasuna?Ta azkenik, harrigarria horrelako salaketei entzungor egitea.<br />
Utzi iruzkina: