Kategoria: lotsagorritu
Duela gutxi gure hizkuntzarekiko gutxiespena islatzen duten bi liburu esanguratsuren kasua aipatu genuen. ELAren historiari buruzkoa nahiko oharkabean igaro da, baina Arnaldo Otegiren liburuak hautsak harrotu ditu, euskaltzale askok beste aldera begiratu beharrean, ozen salatu duelako espainolaren lehenestea. Abertzaleei euskara exijitzeko beharra nabarmen ageri da eta kritika zaparradaren aurrean defentsiban dabiltza erdararen erabilpenaren defendatzaileak.Hain zuzen atzo aurkeztu zuten liburua eta egun berean beste liburu-aurkezpen esanguratsu bat izan zela ezagutu dugu:Izan ere...
Atzo agerraldia eskaini zuen Nafarroako unibertsitate publikoko batzarrak,baina pankartan erabilitako hizkuntza ikusita argazkia Murcian edo Madrilen ateratakoa izan liteke.BARCINA ETA ENPARAUEN ERASOEI AURRE EGIN ETA HORRELAKO MESPRETXUEI ERE BAI!
Erdarazko iritzi-artikuluak egunero bezelatsu,maiz argitaratzen dira abertzaletasunean kokatzen diren eragile eta pertsonen erdarazko bestelako idazlanak ere.Azken egunotan bi kasu oso esanguratsu ezagutu ditugu:Gara ("lectores con criterio") egunkariak "El tiempo de las luces" Arnaldo Otegirekin eginiko liburua aurkeztu du. Irailaren 28an merkaturatuko dute, osoki espainolez, lehentasunezko hizkuntza zein duten agertuz.Euskarazko bertsioa geroago, azaroan zabalduko omen dute, hots erdarazkoa ederki zabaldu eta gero.Bestetik, ELA sindikatuarekin lotura estua duen Manu Robles Arangiz fundazi...
Bi estatutan,hiru eremu administratibotan eta gutxienez bost lege-egoerapean zatiturik dute euskararen herria.Horietako batean,EAEn,indarrean den Euskararen Erabilera «Normalizatzeko » Legeak 30 urte beteko ditu udazkenean eta EAJk urteurrena ospatu eta « bizikidetzako oinarritzat » aurkeztu du.Testuinguru berezian egin behar izan du ordea,datuek errealitatea gordinki agertu duten unean hain zuzen.Adibidez,30 urte eta gero EAEko hiri populatuenean,Bilbon eta EAEko hiriburu administratiboan, Gasteizen, euskararen kale-erabilera %3(!)koa,hots hutsaren hurrengoa dela ezagutaraz...
Donostia 2016 europear kultur-hiriburutasun proiektua hasieratik espainiartze planteamendu batekin abiatu zela esana dugu.Baita abertzale batzuk errotiko aldaketak bultzatu beharrean planteamendu hori elikatzen ari direla salatua ere. Horren adibide berri bat ezagutu dugu duela gutxi,egitasmoaren kultur-zuzendari izateko Fernando Bernues aukeratu baitute,euskaraz moldatzeko gaitasunik gabeko “betiereko erdalduna”.Ondorioz euskarazko hedabideei ere erdaraz eskaintzen dizkie elkarrizketak ( ikusi hemen klikatuz horren berri ematen duen elkarrizketaren aurkezpena ). Bittor Hidalgok salatu due...
Iruñeako txupinazoko mezua jendetzak entzuten du bertatik bertara eta jendetza are handiagoak telebistatik,irratitik edo internetetik.Aurten bere burua euskaltzaletzat duen Na-Bai taldeari zegokion txanda,baina ohi baino luzeagoa izan omen den mezuan bi hitz soilik esan zituen euskaraz:"Iruindarrak (euskaraz, eta gero:),pamploneses,pamplonesas,ycuantoshabéisvenidoadisfrutarconnosotros (dena espainolez),(azkenik "viva!" ta "gora!")."Batzuek euskaltzaletasunaz duten kontzeptua gure hizkuntzaren erabilpen testimonial hutsarekin menpekotasuna elikatzea bada salatu...
Ekainaren 20an Gara egunkarian (apirilaz geroztik "lectores con criterio"...) Lazkaoko Udalaren iragarki bat argitaratu zen.Udala izendatzeko bi hitzak kenduta,goitik behera eta oso-osorik ESPAINOLEZ,Bilduko alkatearen izenpedurarekin.
Itsasun uztailean burutzen den Errobiko Festibala euskal kultur ekitaldien egutegian agertzen da.Bere antolatzearen ardura duen Ezkandrai elkartea ere euskal kulturako eragile gisa aipatzen du adibidez Euskal Kultur Erakundeak.Eta euskal kulturaren oinarria,euskal hizkuntza,euskara da.Alta 2012ko Errobiko Festibala aurkezteko tresna nagusia ( www.errobikofestibala.fr ) ez da euskarazkoa.Ez hori bakarrik, osoki frantsesez idatzia da EUSKARA GUZTIZ BAZTERTUZ.Afixetan ere frantsesa nagusi...Jokaera biziki larria, "euskal"-kultur munduko eragile eta jendeei ere ez zaiela gure hizkuntza axola ad...
Euskal Herritik pasatu arazi nahi duten abiadura handiko trenaren aurkako eragile ugari biltzen ditu AHT Gelditu!Elkarlana plataformak eta eragile horietako asko euskaltzale dira printzipioz.Proiektu bera gelditzea xede duen Mugitu-mugimendua berriz batez ere Nafarroa Garaiko Barcina lehendakariari emandako “tartakadak” egin du ezagun (ondorio errepresibo larriekin).Orduan azaldu zutenez ekintza hura bere ildoen artean okzitanieraren ofizialtasunaren aldeko borroka garatzen duen Libertat! taldearekin burutu zuten. Datu horiek ezagututa pentsa liteke bi eragile horiek gure hizkuntzarekiko al...
2016ko europear kultur-hiriburutasunaren auziak espainiartze saioaren kiratsa zuen hasieratik,horregatik abiatu zuten abiatu zutenek.Orain beste kutsu bat hartuko ote zuen ikustekotan ginen,baina ez dirudi gauzak gehiegi aldatzen ari direnik...Donostiari Tolosa gehitu diote proiektuan,baina nazioartean ESPAINIAr gisa promozionatzen dituzte eta kasu batzuetan euskara baztertuz gainera.Etxepare Institutua gure ustez zuriketarako tresna bat baizik ez dela kontuan hartuta Blanca Urgell edo Aizpea Goenaga horrela aritzea ez da hain harritzekoa,baina bai salatzekoa.BAINA MARKA DA TOLOSAKO BILDUKO...
Duela bi hilabete eta erdi Tolosako Udalak erdara hutsez argitaraturiko iragarki baten salaketa burutu genuen. Salaketa hura Tolosaldeko Euskararen Semaforoan ere agertu zen eta baita Tolosako Udalari euskaltzale batek blog honetako erantzunetatik zuzenduriko idatzia ere. Tarte honetan Tolosako Udalaren azalpenik ez dugu ezagutu,baina beharrezko aldaketarik ez duela burutu ikusi dugu. Horren erakusle gaur bertan Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean,euskara baztertuz,espainolez argitaratutako iragarkia.Benetan LOTSAGARRIA!
Herri bat asimilatzeko bidean,hizkuntza-ordezkapenaren baitan inperialistentzat biziki garrantzitsua da menpekoen izendapen-multzo osoa ere arroztea.Horregatik,gisa berean,asimilazioa ekiditeko eta nazio askapenerako,funtsezko bihurtzen da arrozte hori borrokatu eta norberaren izendatze-multzo eta izendatze-moldeak atxikitzea.Euskal Herrian eremu horretan eraso izugarria jasan dugu eta jasaten dugu,baina herri mugimendutik dinamika indartsuak garatu dira.Ondorioz,euskaldunok zenbait arlotan aitzinapausu aipagarriak gauzatzea lortu dugu,pertsona-izenen kasuan adibidez.Herri-izenen kasuan ere...
Martxoaren 31n gure hizkuntzaren ofizialtasunaren aldeko manifa jendetsua burutu zen Baionan. Mobilizazio horren atarian ofizialtasun aldarria egoki kokatuz artikulu zinez argigarri bat plazaratu zen hedabideetan eta pasarte esanguratsuena hemen agertu genuen. Bertan garbi utzi beharrekoa garbi utzia zen: herri euskaldunaren bidean, frantziar eta espainiar konstituzioak direla sasi nagusia. Hori garbi. Baina bide horretan badira bestelako sasi eta arantzak ere. Abertzale anitzen inkoherentzia linguistikoa adibidez eta horren barne hainbat agerkarirena. Ipar Euskal Herrian abertzaletas...
Berria egunkariak erdaraz jasotako idatziak itzuli eta euskaraturik argitaratzen ditu sarri. Batzuk adibidez, beste herri batzuetako idazleen testuak izan ohi dira. Baina tarteka, jatorria Euskal Herrian bertan izan eta gainera euskaltzaletasunaren edo abertzaletasunaren eremuan kokatzen direnen idatziak ere agertzen dira erredakzioan itzuliak izan direnaren azalpenarekin.Horren esanahia noski,argia da: pertsona edo eragile horiek erdarazko testua bidali izana. Alegia, badirela LOTSAGORRITZEKO kasuak. Duela egun gutxi,martxoaren 31n oso kasu esanguratsua ikusi ahal izan genuen:
Lotsagorritu: Azken hilabeteetan zenbait komunikabidetan "Izadia" deituriko kolektibo jeltzale baten idatziak agertu izan dira. Nabarmentzeko ezaugarri batekin: guzti-guztiak ESPAINOLEZ ARGITARATU DITUZTE EUSKARA BAZTER UTZIZ. Azken adibidea martxoaren 15ekoa da: http://www.deia.com/2012/03/15/opinion/tribuna-abierta/mas-que-un-partido
Beasaingo udalaren erdal iragarki baten salaketa burutu genuen duela zenbait aste: www.blogak.com/euskarazhostia/goierriko-udal-baten-espainol-hutsezko-iragarkia/edit. Gaur beste udal batekin salaketa errepikatu beharrean gara. Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean, Goierri bezala euskaldunenetakotzat jotzen den eskualde batean eta honetan ere Bilduk kudeaturiko udal baten eskutik, hiru hitz euskaraz eta eduki osoa erdara hutsean duen iragarkia argitaratu baitzuen atzo Tolosako udalak. Noiz eta ezagun den Semaforoa bezalako bitartekoekin Tolosaldean elebike...
Gure hizkuntzaren minorizazioa espainiar eta frantziar inperialismoaren ondorioa da. Hots, espainiar eta frantziar inperialistak dira euskararen zokoratzearen eta gure herriaren erdalduntzearen arduradun nagusiak. Baina zoritxarrez bada haiekin kolaboratu eta gainera haien politikak zuritzeko ahaleginetan dabilenik. Aurrekoan ere salatu genuenez horrelaxe dabil Euskaltzaindia eta joan den asteazkenean lotsagabeki islatu zuen PPko buruzagi batzuekin buruturiko fartsan. Horretan gelditu beharrean ordea, zurikeriatik haratago joan eta A.Urrutia Euskaltzaindiako buruak ekitaldi hartan espaini...
Lotsagorritu: Atzo, otsailak 23, Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den DV egunkarian Beasaingo udalaren iragarki bat argitaratu zen. Iragarkia osoki espainolez idatzia zen eta BILDU koaliziokoa den alkateak izenpetzen zuen. Euskal Herriko eskualde euskaldunenetakotzat jotzen deneko udal bat eta alkate bat horrela aritzea larritasun berezikoa da.
Lotsagorritu: Duela hilabete bat,urtarrilaren 8an, Noticias de Bizkaia-Deia egunkariak I.Azkuna EAJko Bilboko alkateari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen. Bere esaldi bat azaleko izenburu nagusira eramanez egin ere. Esaldian,espainolez noski,euskaraz jakin ere ez baitaki, zertaz eta bere gaitasun moralaz mintzatu zen ("uste dut herri honetan beste batzuk esatera ausartzen ez direna esateko gaitasun morala dudala"). Bere burua abertzaletzat duen alderdi bateko kide gisa euskaraz jakin ez, ikasteko ahaleginik egin ez (Euskal Herriko hiri populatueneko alkate izanik gutxi ez balitz!) ...
Kukutzari buruzko liburua: "alternatiboak" ere euskara mespretxatzen?
Abenduaren 23an sei gizonezko helduk Bilboko Kukutza gaztetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten. Erdaraz idatzia (egile nagusia, Lutxo Egia, euskalduna eta ustez euskaltzalea izan arren), "Ellos por dinero, nosotras por placer" du izenburua. Alegia, "Haiek (maskulinoz) diruagatik, guk (femeninoz) plazerragatik". Historia nork idazten duen garrantzitsua izanik, gazte eta emakumeek ez egin-aurkeztu izana aipagarria iruditzen zaigu. Hala ere, hemen noski, hizkuntz-zapalketaren haritik helduko diogu gaiari. Kontakizunaren oinarrian bi eredu kontrajarri daude: Bata haiena, elitista, klasista,in...
Lotsagorritu: J.A.Ardanza EAEko lehendakari ohiak bere memoriak biltzen dituen liburua aurkeztu zuen urriaren hasieran. Edizio bat euskaraz ("Euskadi bihotzean") eta bestea gazteleraz ("Pasion por Euskadi") zabaldu ditu. Tira, eta euskaraz ere argitaratu badu, zergatik ekarri LOTSAGORRITU atal honetara, ezta? Batetik, badirudi aurkezpenean erdarazko edizioa erabili zuela (erdara lehenetsiz beraz), baina lotsagarritzeko modukoa iruditu zaiguna liburuaren azpititulua bera da, euskaraz idatzita ere iraingarria baita euskaldunontzat. Izan ere, azpitituluan hauxe baitio: "Euskaldun guztientzat ...
Lotsagorritu: Gure herri honetan bere burua abertzaletzat duten pertsona gehienen erreferentziazko prentsa idatzia erdalduna da. Batzuena "Gara", besteena "Deia", besterena "Le Journal"... Gehinbat erdarazko egunkariak izanik, halakoak dira argitaratzen dituzten iritzi-artikulu gehienak ere. Eta abertzaletasunaren eremuan kokatzen diren askok ere erdal hizkuntzak erabiltzen dituzte idazteko. Tira, zehazkiago, hizkuntza menderatzailea erabiltzen dute, batzuek espainera eta besteek frantsesa. Hemengo irakurlegoari zuzenduriko kasuez ari gara, noski. Izan ere, kanpora edo kanpoan ere igo...
(Iruzkinez gain sare sozialetatik ere jaso daitezke gune honetarako ekarpenak, halaxe jasoa da hauxe). Izenburuan adierazten den gisan Geroa Bai koalizioaren web orrian gure hizkuntzari emandako tokia urria baino urriagoa da, ia osoki gaztelerazko edukia izanez. Ikusteko www.geroabai.com EUSKARA BAZTERTZEN DUEN EZ ORAINIK EZ GERORIK EZ DUGU NAHI!
Urriaren 16an, Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den DV egunkarian Donostiako Bilduk ezarritako iragarkia argitaratu zen. Itxuraz eta tamainaz ederra... eta edukian? Edukia erdara huts-hutsean!
Lotsagorritu: Urriaren 27an Arnaldo Otegik bahiturik duten espetxetik igorritako azken gutuna ezagutu genuen. Eskutitza erdara hutsez idatzita zegoen eta gaztelera eta ingelesez zabaldu zen, Argiak euskaratu zuelarik. Itzulpenaren aipamena ikusteko: www.argia.com/albistea/ezker-abertzaleak-bakearen-aldeko-konprimisoa-bete-du-orain-estauaren-esku-dago-erabateko-bakea-lortzea Lehenik eta behin Otegi eta euskal preso politiko guztien askatasuna exigituz hasi beharrean gara. Baina Otegi Euskal Herriari publikoki zuzendu zaionez (lider politiko gisa idatziz), abertzale euskaldun bat Euskal Herri...