Zurikeria bultzatzeaz gain Euskaltzaindia erdara lehenetsiz

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-03-09 10:32

Gure hizkuntzaren minorizazioa espainiar eta frantziar inperialismoaren ondorioa da. Hots, espainiar eta frantziar inperialistak dira euskararen zokoratzearen eta gure herriaren erdalduntzearen arduradun nagusiak. Baina zoritxarrez bada haiekin kolaboratu eta gainera haien politikak zuritzeko ahaleginetan dabilenik. Aurrekoan ere salatu genuenez horrelaxe dabil Euskaltzaindia eta joan den asteazkenean lotsagabeki islatu zuen PPko buruzagi batzuekin buruturiko fartsan.
Horretan gelditu beharrean ordea, zurikeriatik haratago joan eta A.Urrutia Euskaltzaindiako buruak ekitaldi hartan espainiera lehenetsi zuen erabili zuen testuan ikus daitekeenez: http://info.elcorreo.com/documentos/2012/euskaltzaindia-discurso.pdf



Utzi iruzkina: