JPBk herri-izenak arrozten segitzen du
Herri bat asimilatzeko bidean,hizkuntza-ordezkapenaren baitan inperialistentzat biziki garrantzitsua da menpekoen izendapen-multzo osoa ere arroztea.Horregatik,gisa berean,asimilazioa ekiditeko eta nazio askapenerako,funtsezko bihurtzen da arrozte hori borrokatu eta norberaren izendatze-multzo eta izendatze-moldeak atxikitzea.
Euskal Herrian eremu horretan eraso izugarria jasan dugu eta jasaten dugu,baina herri mugimendutik dinamika indartsuak garatu dira.Ondorioz,euskaldunok zenbait arlotan aitzinapausu aipagarriak gauzatzea lortu dugu,pertsona-izenen kasuan adibidez.
Herri-izenen kasuan ere borroka emankorra izan da orokorrean,baina aitzinapenak eman badira ere eskualde batzuetan arrozteak segitzen du aurrera.Edozein gisaz,izendatzeen inguruko gatazka bizi-bizirik dugu Euskal Herri osoan,baina abertzale batzuk horren kontzientziarik ere ez dutela irudi du.
Adibide argigarria dugu Senpere herri-izenaren ingurukoa: euskararen aldeko herri mugimendutik ekimen bat abiatu den bitartean (ikus eta bultza www.senpere.wordpress.com gunetik), gaur bertan Le Journal du Pays Basque egunkarian Herri Urratsen aipamenetan Saint Pée sur Nivelle idazten dute:
"Des dizaines de milliers de personnes se sont réunies dimanche autour du lac de Saint-Pée-sur-Nivelle pour soutenir les ikastola du Pays Basque Nord...".
Borroka dinamikak indartzeko halako jokaerak salatzea ere beharrezkoa da!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: