Tolosako udalaren erdal iragarkia
Beasaingo udalaren erdal iragarki baten salaketa burutu genuen duela zenbait aste: www.blogak.com/euskarazhostia/goierriko-udal-baten-espainol-hutsezko-iragarkia/edit. Gaur beste udal batekin salaketa errepikatu beharrean gara. Gipuzkoa soziologikoki espainiartzeaz harrotzen den egunkari berdinean, Goierri bezala euskaldunenetakotzat jotzen den eskualde batean eta honetan ere Bilduk kudeaturiko udal baten eskutik, hiru hitz euskaraz eta eduki osoa erdara hutsean duen iragarkia argitaratu baitzuen atzo Tolosako udalak.
Noiz eta ezagun den Semaforoa bezalako bitartekoekin Tolosaldean elebikeria gainditzeko dinamikak sustatzen ari direnean, marka da gure hizkuntza baztertuz espainolaren erabiltze hau. Marka penagarri bezain salagarria!
Iruzkinak
Tolosako Udalari 2012-04-03 09:13 #1
Albiste honekin hainbat kontu daude:

1.- Tolosako Udalak ez du zertan iragarkia Diario Vascon argitaratu. Hori egin/egiten badu, erabaki bat hartu duelako da.

2.- Tolosako Udalak zenbat diru ematen die hedabide elebakar erdaldunei iragarkien truke? Kontu horiek publikoak dira?

3.- Tolosako Udalak zenbat diru ematen die euskarazko hedabideei iragarkien truke? Kontu horiek publikoak dira?

Ondo legoke Udaleko ordezkari politikoek hori ahalik eta azkarren argitzea, orduan jakingo baitugu Tolosako Udala eta udal gobernua euskaltzaleak diren edo ez.

Josu 2012-08-23 21:37 #2
Penagarria benetan! Horrek erakusten du zer nolako morrontza duten abertzale askok (nahiz eta Bildukoak izan) erdararekiko. Joxe M. Odriozolak, bere "abertzaleak eta euskara" liburuan, maisuki azaltzen zuen morrontza hori. Ez al dakite erdara dela espainol egiten gaituena?
Utzi iruzkina: