Errobiko Festibalaren antolatzaileen mespretxua euskarari
Itsasun uztailean burutzen den Errobiko Festibala euskal kultur ekitaldien egutegian agertzen da.Bere antolatzearen ardura duen Ezkandrai elkartea ere euskal kulturako eragile gisa aipatzen du adibidez Euskal Kultur Erakundeak.Eta euskal kulturaren oinarria,euskal hizkuntza,euskara da.
Alta 2012ko Errobiko Festibala aurkezteko tresna nagusia ( www.errobikofestibala.fr ) ez da euskarazkoa.Ez hori bakarrik, osoki frantsesez idatzia da EUSKARA GUZTIZ BAZTERTUZ.Afixetan ere frantsesa nagusi...
Jokaera biziki larria, "euskal"-kultur munduko eragile eta jendeei ere ez zaiela gure hizkuntza axola aditzera ematen ahal duelako (eta kasu hontan ematen duelako).
ONARTEZINA!SALAGARRIA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: