Geroa Bai-ren web orrian euskara hutsaren hurrengo

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-06 22:51
5

(Iruzkinez gain sare sozialetatik ere jaso daitezke gune honetarako ekarpenak, halaxe jasoa da hauxe). Izenburuan adierazten den gisan Geroa Bai koalizioaren web orrian gure hizkuntzari emandako tokia urria baino urriagoa da, ia osoki gaztelerazko edukia izanez.

Ikusteko www.geroabai.com

EUSKARA BAZTERTZEN DUEN EZ ORAINIK EZ GERORIK EZ DUGU NAHI!

2011-11-08 13:48 #1

Zuen blogean PUBLIZITATEA erdara hutsean!!!

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2011-11-09 21:46 #2

Ez zaigu ez batere gustatzen publizitatearen kontu hori. Dohaineko blog zerbitzaria behar eta euskaraz honentsuena hauxe zela iruditu zitzaigun. Blog-en mundua eta kudeaketa oraintxe arian-arian ari gara ezagutzen eta arazo hori konpontzeko ekarpenak ere gustura jasoko genituzke.

Itziar

Itziar 2011-11-09 22:38 #3

Mesedez! Gauza bat da nahigabeko publizitatea erdaraz sartzea eta beste gauza bat web orri bat, ustezko abertzale eta euskaltzaleek egina, ia erabat espainolezkoa izatea!

Aitor

Aitor 2011-11-14 15:30 #4

GeroaBairen web orrialdean utzi dudan erantzuna:

http://geroabai.com/2011/11/14/manifiesto-de-apoyo-de-cargos-electos-a-geroa-bai/#comment-13

Kontu bat, EHEko lagunen web orrialdera daraman esteka izorratuta dago; google-en bilatu behar izan dut.

"Barkatuko diguzue, baina asko gara zuen euskaltzaletasuna zalantzan jartzen dugunak. Sare sozialetan, blog batzuetan eta kalean euskararen inguruan duzuen jarreraz galderak, kritikak eta ekarpenak egin zaizkizue, eta oraindik ez duzue inon, ezer erantzun.

Non utzi duzue euskara? Diskurtso hutsean? Botuak irabazteko amuan? Zurikerian? Mingarria bezain lotsagarria da euskaltzaletasuna aldarrikatu eta euskara nola baztertzen duzuen ikustea. Zuen kanpainako ekitaldietan euskarak ez du apenas presentziarik, folkloretik aparte; publizitatean oso gutxi edo deus. Hamarnaka aldiz entzun dut Uxue espainolez; bakarren batean euskaraz. Baina zuen web orrikoak ia ez du barkamenik.

GeroaBairen web orrian ikusten da nora iristen den zuen euskaltzaletasuna. Euskarak komunikatzeko ere ez duela balio ulertarazten duzue; koalizio euskaltzale bat omen denak ere ez duela bere kanpo proiekzioan euskararekin kontatzen.

Mina, lotsa, nazka ere. Norbere konfiantza jaso ahal izan duenak aireratzen duen diskurtsoa faltsua dela ikusteak. Hemen ez da gertatu ustekabe bat. Hau ez da presa kontua izan. Behin eta berriz abisatu zaizue zuen jarrera euskaltzaleen artean zauriak irekitzen ari zela eta entzungor egin duzue.

Nahita duzue web orria ia espainol hutsez. Ia albiste denak daude espainol hutsez; oso gutxi batzuk euskaraz eta espainolez. Bat bera ere ez euskara hutsez.

Komunikazioaz zerbait (ez asko) dakigunontzat, jakina da sarean akats bat egiten duzunean beti dela hobe akats horrengatik barkamena eskatu eta ahal den neurrian konpontzen saiatzea, akatsa onartu ez eta isilean berdin jarraitzea baino.

Espero dut botu euskaltzale bakar bat ere ez joatea GeroaBairen zakura. Botua ematen dugunok ere badakigu zuen lamia kantuen aurrean entzungor jokatzen, eta hala jokatuko dugu nahiko zenutenek baino gehiagok.

Oraindik badut esperantza hemendik ostiralera bitartean zuen web orrialdea berrituta eta euskaraz ikusteko. Esperantza, zuengan baino, zuen beharrengan. Orain gutxienez badakigu zer dagoen Geroabairen diskurtsoaren atzean."

EUSKARAZ OSTIA!

EUSKARAZ OSTIA! 2011-11-15 09:27 #5

Mila esker Aitor, esteka izorratua dagoela jakinarazteagatik. Ahal dugunean saiatuko gara konpontzen. Nahi duenarentzat EHEren helbidea hau da: www.euskalherrianeuskaraz.org

Bestetik argitzen dugu, nahasketarik izan ez dadin: goiko iruzkina Aitorrek eginikoa da Geroa Bai-ri buruz eta beraiei zuzenean helarazi die.

Utzi iruzkina: