Zenbait aldizkariren inkoherentzia linguistikoa

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-04-06 09:14

 Martxoaren 31n gure hizkuntzaren ofizialtasunaren aldeko manifa jendetsua burutu zen Baionan. Mobilizazio horren atarian ofizialtasun aldarria egoki kokatuz artikulu zinez argigarri bat plazaratu zen hedabideetan eta pasarte esanguratsuena hemen agertu genuen.

Bertan garbi utzi beharrekoa garbi utzia zen: herri euskaldunaren bidean, frantziar eta espainiar konstituzioak direla sasi nagusia.

Hori garbi.

Baina bide horretan badira bestelako sasi eta arantzak ere. Abertzale anitzen inkoherentzia linguistikoa adibidez eta horren barne hainbat agerkarirena. Ipar Euskal Herrian abertzaletasunaren eremuan kokatuak diren aldizkari ezagunenen kasua aski adierazgarria da:Enbata,Ekaitza eta Lema-ko azken aleetan euskararen presentzia kasurik onenean edukiaren %15 eskasekoa da. Presentzia kasik testimoniala eta artikulu bakan batzuetara mugatua.Beste guztia salatzen den estatu kolonialistaren hizkuntzan,frantsesez!


Utzi iruzkina: