30 urte eta gero EAJ diglosia normalizatzen duen legea goratzen (euskalgintzako ordezkaritza zabalaren babesarekin!)

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-26 17:11

Bi estatutan,hiru eremu administratibotan eta gutxienez bost lege-egoerapean zatiturik dute euskararen herria.Horietako batean,EAEn,indarrean den Euskararen Erabilera «Normalizatzeko » Legeak 30 urte beteko ditu udazkenean eta EAJk urteurrena ospatu eta « bizikidetzako oinarritzat » aurkeztu du.Testuinguru berezian egin behar izan du ordea,datuek errealitatea gordinki agertu duten unean hain zuzen.Adibidez,30 urte eta gero EAEko hiri populatuenean,Bilbon eta EAEko hiriburu administratiboan, Gasteizen, euskararen kale-erabilera %3(!)koa,hots hutsaren hurrengoa dela ezagutarazi den une berean.A ze « bizikidetza » eredua eta ze « normalizazioa »... erdararen nagusitasunaren eta diglosiarena!Eta EAJk hori eredu.Benetan adierazgarria.Baina hori bezain adierazgarria da lege horren goratze-ekitaldian euskalgintzako ordezkaritza zabal batek parte hartu izana.Agorturik dagoen euskalgintza eredu bat argiki isaltzeko adierazgarria hori ere.


Utzi iruzkina: