J.A.Ardanzaren fikzio liburua
Lotsagorritu: J.A.Ardanza EAEko lehendakari ohiak bere memoriak biltzen dituen liburua aurkeztu zuen urriaren hasieran. Edizio bat euskaraz ("Euskadi bihotzean") eta bestea gazteleraz ("Pasion por Euskadi") zabaldu ditu.
Tira, eta euskaraz ere argitaratu badu, zergatik ekarri LOTSAGORRITU atal honetara, ezta?
Batetik, badirudi aurkezpenean erdarazko edizioa erabili zuela (erdara lehenetsiz beraz), baina lotsagarritzeko modukoa iruditu zaiguna liburuaren azpititulua bera da, euskaraz idatzita ere iraingarria baita euskaldunontzat.
Izan ere, azpitituluan hauxe baitio: "Euskaldun guztientzat gobernatu zuen lehendakariaren konpromisoa". NOLA??????
Edo fikzioaren eremuan barneratu da edo lapurtar, nafar eta xiberutarrez trufatzen ari da.
Edo fikzioaren eremuan barneratu da edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan bertan euskararen etsaiekin eskuz-esku euskararen aldeko herri-mugimendua zokoratzeko ahaleginak eta bi egin izana zuritu nahi du.
Euskaldun guztientzat...bai zera!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: