Iritzi artikuluak erdaraz idazteko batzuk duten "ohituraz"

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2011-11-26 10:23
1

Lotsagorritu: Gure herri honetan bere burua abertzaletzat duten pertsona gehienen erreferentziazko prentsa idatzia erdalduna da. Batzuena "Gara", besteena "Deia", besterena "Le Journal"... Gehinbat erdarazko egunkariak izanik, halakoak dira argitaratzen dituzten iritzi-artikulu gehienak ere. Eta abertzaletasunaren eremuan kokatzen diren askok ere erdal hizkuntzak erabiltzen dituzte idazteko. Tira, zehazkiago, hizkuntza menderatzailea erabiltzen dute, batzuek espainera eta besteek frantsesa.

Hemengo irakurlegoari zuzenduriko kasuez ari gara, noski. Izan ere, kanpora edo kanpoan ere igorri daitezke iritzi artikuluak eta hedabide katalan batean katalanez, frantses batean frantsesez, korsiskar batean korsikeraz, ingeles batean ingelesez edo irlandar batean gaelikoz idaztea, lotsagorritzekoa ez, baizik egokia ere izan daiteke Euskal Herriaren alde egiteko.

Antza denez, gaztelera edo frantsesa erabilita jende gehiagorengana iristea da hautu horren justifikazioa. Halaxe zioten duela urte batzuk behintzat, azken aldian azalpenak ere utzi eta batzuentzat normal-normala bihurtu baita hizkuntza arrotz eta arrotzailean aritzea.Horrela jardutea eta erdarak ere "hemengo" bilakatzeko iruzurra, aski gertu kokatzen dira izatez.

Praktikara etorrita, argi dago argudiaketak baino pisu askoz gehiago duela presioak. Batzuek balantzan gehiagorengana iristearen irizpidea ezartzen badute, beste aldean jarrera horren kritika ezarri beharko da horrela dabilena LOTSAGORRITUZ.

Kritika horren pisuak balantza euskararen aldera iraultzea helburu beraz, tarteka, kasu adierazgarri batzuk hona ekarriko ditugu:

Adibidez:

- Na-Bai-ko lau alkate ohi : www.gara.net/paperezkoa/20111118/304126/es/Desde-ayuntamientos-cambio-real (azaroak 18)

- Bilduko hainbat hautetsi:

www.gara.net/paperezkoa/20111030/300209/es/Sakana-una-situacion-ineludible (urriak 30)

-Miguel Torre (Batasuna):

www.gara.net/paperezkoa/20111102/300712/es/El-20-octubre-amanecio-1900-horas (azaroak 2)

- Autonomia Eraiki kolektiboa:

www.lejpb.com/paperezkoa/20111124/305444/fr/Forum-sur-l'autonomie (azaroak 24)

- Juan Jose Ibarretxe (EAJ):

www.deia.com/2011/11/26/politica/euskadi/todo-esta-por-hacer-y-todo-es-posible-1 (gaur bertan, azaroak 26)

xiburu

xiburu 2011-12-03 10:22 #1

Beste kasu adierazgarri pare bat:

Azaroak 27an Nafarroako Bilduko eledunak: www.gara.net/paperezkoa/20111127/306185/es/La-sanidad-publica-dieta-privada-sobrepeso

Azaroak 30ean LABeko ordezkari batzuk: www.gara.net/paperezkoa/20111130/306688/es/Con-presupuestos-unica-via-es-movilizacion

Utzi iruzkina: