Euskararekiko gutxiespena bi liburu esanguratsutan islaturik:

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-09-17 14:37

Erdarazko iritzi-artikuluak egunero bezelatsu,maiz argitaratzen dira abertzaletasunean kokatzen diren eragile eta pertsonen erdarazko bestelako idazlanak ere.Azken egunotan bi kasu oso esanguratsu ezagutu ditugu:

Gara ("lectores con criterio") egunkariak "El tiempo de las luces" Arnaldo Otegirekin eginiko liburua aurkeztu du. Irailaren 28an merkaturatuko dute, osoki espainolez, lehentasunezko hizkuntza zein duten agertuz.Euskarazko bertsioa geroago, azaroan zabalduko omen dute, hots erdarazkoa ederki zabaldu eta gero.

Bestetik, ELA sindikatuarekin lotura estua duen Manu Robles Arangiz fundazioaren ekimenez Ivan Gimenezek idatzitako liburua argitaratu da. ELAren kontakizun ofizial baten ezaugarriak ere jasotzen dituela azpimarragarria izanik,euskara baztertuz,espainolez!

 


Utzi iruzkina: