Donostia 2016ko kultur zuzendari betiereko erdaldun bat hautatzearen marka onartezina

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-25 15:09

Donostia 2016 europear kultur-hiriburutasun proiektua hasieratik espainiartze planteamendu batekin abiatu zela esana dugu.Baita abertzale batzuk errotiko aldaketak bultzatu beharrean planteamendu hori elikatzen ari direla salatua ere. Horren adibide berri bat ezagutu dugu duela gutxi,egitasmoaren kultur-zuzendari izateko Fernando Bernues aukeratu baitute,euskaraz moldatzeko gaitasunik gabeko “betiereko erdalduna”.Ondorioz euskarazko hedabideei ere erdaraz eskaintzen dizkie elkarrizketak ( ikusi hemen klikatuz horren berri ematen duen elkarrizketaren aurkezpena ).

Bittor Hidalgok salatu duen moduan hautatze hori EAEko gobernuaren,Gipuzkoako aldundiaren eta Donostiako udalaren adostasunarekin burutu dute.Gehi diezaigun horri bere burua abertzaletzat duten beste batzuk ere,beste gai batzuetan agertzen duten jarreratik urrun kasu honetan ez dutela aurkakotasunik txikiena agertu ( bere praxi propioarekin bat...) eta inkoherentzia linguistikoaren dimentsioa agertzen zaigula nabarmen.Baita abertzaletasunaren baitan hizkuntzaren gutxiesteak duen larritasuna ere.Eta berriz esango dugu Lakuako gobernu espainiarzalearengandik ez dela hain harrigarria (bai salagarria!),baina marka da Bilduko aldundia eta udala horrela aritzea!Edozein administraziok euskara ezinbestekotzat ezartzeko herri-mugimendutik egiten den borrokari eta euskalduntzeari berari egindako mespretxu larria.Berehalako zuzenketa beharko lukeen marka ONARTEZINA!


Utzi iruzkina: