Euskararekiko gutxiespena islatzen duen beste liburu bat
Duela gutxi gure hizkuntzarekiko gutxiespena islatzen duten bi liburu esanguratsuren kasua aipatu genuen. ELAren historiari buruzkoa nahiko oharkabean igaro da, baina Arnaldo Otegiren liburuak hautsak harrotu ditu, euskaltzale askok beste aldera begiratu beharrean, ozen salatu duelako espainolaren lehenestea. Abertzaleei euskara exijitzeko beharra nabarmen ageri da eta kritika zaparradaren aurrean defentsiban dabiltza erdararen erabilpenaren defendatzaileak.Hain zuzen atzo aurkeztu zuten liburua eta egun berean beste liburu-aurkezpen esanguratsu bat izan zela ezagutu dugu:
Izan ere Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohi jeltzaleak "El caso vasco" liburua argitaratu du, "euskal eredua" aipagai, baina euskal hizkuntza baztertuz espainolez.
Beste kasu esanguratsu bat da eta esaguratsua da halaber, kasu hauen larritasuna areagotzen duelako, erdal-liburu horien aurkezpen eta argitalpena egile bakoitzaren sektore politikoaren bultzadarekin burutu izana.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: