Euskal Herriko hiri populatueneko alkatearen gaitasunaz (edo gaitasun ezaz)

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-02-09 15:02

 Lotsagorritu: Duela hilabete bat,urtarrilaren 8an, Noticias de Bizkaia-Deia egunkariak I.Azkuna EAJko Bilboko alkateari eginiko elkarrizketa argitaratu zuen. Bere esaldi bat azaleko izenburu nagusira eramanez egin ere.

Esaldian,espainolez noski,euskaraz jakin ere ez baitaki, zertaz eta bere gaitasun moralaz mintzatu zen ("uste dut herri honetan beste batzuk esatera ausartzen ez direna esateko gaitasun morala dudala").

Bere burua abertzaletzat duen alderdi bateko kide gisa euskaraz jakin ez, ikasteko ahaleginik egin ez (Euskal Herriko hiri populatueneko alkate izanik gutxi ez balitz!) eta hala ere gaitasuna aipatuz moralki besteen gainetik dagoela adierazteak bi gauza adierazten ditu:

Batetik Azkunak hizkuntz gaitasunari ematen dion baliorik eza eta bestetik oraindik orain kasu askotan hautetsiek (eta are gehiago abertzaleek) euskara jakin behar izatearen inguruan dagoen presioaren ahuldadea.

INDAR DEZAGUN BERAZ!


Utzi iruzkina: