Arnaldo Otegiren urriak 27ko eskutitzaren harira
Lotsagorritu: Urriaren 27an Arnaldo Otegik bahiturik duten espetxetik igorritako azken gutuna ezagutu genuen. Eskutitza erdara hutsez idatzita zegoen eta gaztelera eta ingelesez zabaldu zen, Argiak euskaratu zuelarik.
Itzulpenaren aipamena ikusteko: www.argia.com/albistea/ezker-abertzaleak-bakearen-aldeko-konprimisoa-bete-du-orain-estauaren-esku-dago-erabateko-bakea-lortzea
Lehenik eta behin Otegi eta euskal preso politiko guztien askatasuna exigituz hasi beharrean gara. Baina Otegi Euskal Herriari publikoki zuzendu zaionez (lider politiko gisa idatziz), abertzale euskaldun bat Euskal Herriari erdara hutsez zuzentzea onartezina dela ere publikoki salatu beharrekoa dela deritzogu.
Iruzkinak
Mr. zirikatu 2011-11-04 10:39 #1
Erabat ados! kakaaberlatze horrelakoekin ezer gutxi lortuko dugu.... independentisten azken manifa buruan dut... lotsagarria.

Izar 2011-11-04 10:48 #2

Zorionak horrelako gunea sortzeagatik! Otegiren gutuna erdaraz eta ingelesez soilik argitaratzea lotsagarria da! Horrelakoekin nora goaz! Gainera orain lider bihurtu nahian! Ezker Abertzaleak ez du behar liderrik!!

Uztai 2011-11-04 17:37 #3

Harritzekoa dena zera da, nola oraindik Otegi eta beste askok erdaraz barra-barra ari (eta pentsatu, pentsamendua erdaraz garatu alegia) eta ez duten kontraesanik ere ikusten. Gaur bertan beste adibide bat dator prentsan, aurrerago blog honetan atera dezakezuena: Xibertako akten liburua argitaratu dute: hizkuntza? Dena espainolez! Azalpenik? Ziur aski erdara erabiltzeagatik azalpenak ematea ere ez zaie burutik pasatu!

Euskal Taliban Jatorra 2011-11-05 12:00 #4
Harira, "h"-rekin da, "hari" hitzetik datorrelako. Ondo dago gisa honetako salaketak egitea, baina ortografia ez zaintzeak seriotasun gutxiko irudia ematen du. Animo lanarekin!

EUSKARAZ OSTIA! 2011-11-06 14:08 #5
Mila esker Euskal Taliban Jatorrari animoak emateagatik eta ekarpen hori egiteagatik! Ortografi akatsek higatu egin dezakete mamia bera eta argi dago zorroztu behar dugun eremua dela. Blog honek erronka kolektiboa izan nahi duela esan genuen eta horrelako parte-hartzeak eskertzekoak direla deritzogu. Beraz, egina: erantsi diogu falta zen "h" hizki hori.
enara 2011-11-06 14:59 #6

Ortografia zaintzearena ondo, baina "haria" galdu barik. Neuk ez dakit Otegiren erdarazko eskutitzak akats ortografikorik zuen ala ez; nahiago nuke euskaraz idatzi balu, akats pare batekin bada ere!

Bestetik, ekarpenak beti daude ondo, baina "talibanismo" gramatikalean jauzi barik. Ergatibo huts egite bat, erdarakada bat,... erabiltzearen beldurrez, ez erabiltzea gerta ez dadin. Baina, tira hori beste gai bat da...

Bai aipatu nahi nuke horrekin loturiko adibide bat, blog honen zentzuan kokatu daitekena: Herri honetan iseka asko egin zaio esaterako PPko Iturgaitzi bere euskera traketsagatik (eta niri ere nazka ematen didan pertsonaia da), baina ustezko abertzale ezagun asko ulermenaren mailara ere ez dira iristen. Ea noiz egiten zaien "iseka" Emilio Olabarria (EAJ), Rafael Larreina (Amaiur) eta hainbeste eta hainbesteri.

Euskal Taliban Jatorra 2011-11-08 11:47 #7
Arrazoi osoa duzu Enara, gauza batek ez du bestea kentzen.

Iturgaitzenari segika, arrazoi osoa zuela uste dudan pegatina bat aurkitu nuen orain dela urte batzuk Bilboko jaietan. Bila ibili eta aurkitu dut: http://www.haupittuhau.org/irudiak/AsteNagusia/GurePegatak/Peg2002_2.jpg

EUSKARAZ OSTIA! 2012-02-27 15:26 #8
Utzi iruzkina: