Orona eta Orbea ekimenen jarraipena
Orona eta Orbea enpresek beren web orrietan gure hizkuntza baztertzen jarraitzen dute eta Orbeako arduradun batek emandako erantzunak bezterketa hori jarraitzeko asmoa berretsi du. Jarrera onartezina iruditzen zaigu eta eragiteko asmoz ekimen berri bat proposatzen dugu: salaketa eta interpelazioa bi enpresa horiek barnean biltzen dituen Mondragon Korporaziora helaraztea.
Horretarako iradokizunak@mondragoncorporation.com helbidera mezuak bidaltzea planteatzen dugu gure sumindura garbiki azalduz.Guk honako mezua bidaliko diegu:
"MCCko arduradunak:
Zuen korporaziokoak diren Orona eta Orbea enpresek euskara baztertzen dute beraien web orrietan.Informazioak hamaika hizkuntzatan eskaini arren,gure hizkuntza mespretxatuz,ez euskara eta ez Euskal Herria ez dira gune horietan existitzen.Iraingarria!
Horrelaxe helarazia diegu bai Oronari eta bai Orbeari,baina bazterketarekin jarraitzeko asmoa dutela dirudi.Iraingarriaz gain lotsagarria.Lotsagarria ustezko "euskal" ezaugarritzea erakustea gustatzen zaion multzo batean...
Horiek al dira egiazki zuen hizkuntza-irizpideak?Enpresetako marketin sailetan ez,baizik eta zuek multzo gisa dituzuen hizkuntza-irizpideak?
Horiek izatea marka litzateke!Aldiz,euskara erabili eta ez baztertzearen irizpidea baldin baduzue, baztertze kasu larri horiek berehala bukatzeko neurriak hartu eta baduzue zer aldatu Orona eta Orbearen orriak euskaraz eskainiz."
Iruzkinak
EUSKARAZ OSTIA! 2012-05-25 09:54 #1

Orbeako marketin arduradunaren beste mezu bat jaso dugu.Lehena gogoratzeaz gain gure erantzuna ere agertuko dugu:

Orbea (1):

"Kaixo

... Orbeako marketineko arduradun bezala eta ez dut eskusa bezala jarriko 10 hizkuntza baino gehiagotara itzuli behar izatea dokumentazio guztia, nahiz eta arazo eta kostu ugari sortu honek.Nere ustez, internazional bilakatzen saiatu garen einean, sustraiak ahaztu gabe, euskaldun egiten gintuena (euskara) ez dugu merezi den bezala landu.Gure konpromezua orain ez da izango komunikazio guztia bapatean euskarara itzultzea, argi hitzegitea nahiago dut. Baina bai hartzen dut euskara sustatzeko lan egingo dugunaren konpromezua, bai komunikazioetan baina baita inbertsioetan (aurten korrikan, kilimetroak, euskaltel fundazioa, MCC-ko fundazioan, euskal aldizkarietan, pilotari/eskubaloi/futbolari eskolei laguntzen, ikastolen egunetan... parte hartzen ari gara adibidez)Berriz ere eskerrikasko eta ia noizbait bizikletan ibiltzen aurkitzen garen aio! "
Orbea (2):"kaixoazken egunetan helbide ezberdinetatik email berdin berdinak jaso ditugunez, berriro ere erantzun bera ematea ulertzea espero deguondo izan eta eskerrikasko"
GURE ERANTZUNA:
"Zuk ere ulertuko duzu euskaltzale gisa Euskal Herriko enpresen web orriak errusieraz,espainolez,frantsesez edo portugesez irakurri ahal izatea,baina aldiz euskaraz,gure hizkuntzan, aukera hori ez izatea onartezina dela.Gure hizkuntza horrela baztertu eta ahotsik altxatu gabe gelditzeko asmorik ez dugu.Beraz honako mezua helarazi berri dugu MCCra:

"MCCko arduradunak:

Zuen korporaziokoak diren Orona eta Orbea enpresek euskara baztertzen dute beraien web orrietan.Informazioak hamaika hizkuntzatan eskaini arren,gure hizkuntza mespretxatuz,ez euskara eta ez Euskal Herria ez dira gune horietan existitzen.Iraingarria!

Horrelaxe helarazia diegu bai Oronari eta bai Orbeari,baina bazterketarekin jarraitzeko asmoa dutela dirudi.Iraingarriaz gain lotsagarria.Lotsagarria ustezko "euskal" ezaugarritzea erakustea gustatzen zaion multzo batean...

Horiek al dira egiazki zuen hizkuntza-irizpideak?Enpresetako marketin sailetan ez,baizik eta zuek multzo gisa dituzuen hizkuntza-irizpideak?

Horiek izatea marka litzateke!Aldiz,euskara erabili eta ez baztertzearen irizpidea baldin baduzue, baztertze kasu larri horiek berehala bukatzeko neurriak hartu eta baduzue zer aldatu Orona eta Orbearen orriak euskaraz eskainiz."

Estimatzen dugu erantzutea.Ea laster Orbearen web orria euskaraz ikus dezakegun!"

SEGI DEZAGUN AURRERA INTERPELAZIO DINAMIKAREKIN!

Utzi iruzkina: