Erdararako presioa irauli eta euskalduntzea bultzatzeko ERAGIN DEZAGUN!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-05-22 19:18

Jasaten dugun zanpaketa eta asimilazio saiakerari aurre egiteko eta berreuskalduntze bidean hamaika borroka eta lan-ildo garatu beharrean gara euskaldunok."Zuzenki" ekimenekin eragile pribatuen arloan ere eragitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, administrazio publikoari hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzeko presioarekin batera, presio euskaltzalea eremu horretara zabaltzea funtsezkoa delako. Jarduera ekonomiko-pribatuaren sasi-askatasunaren mito ideologikoa gaindituz, eragin sozial handia duten enpresa eta eragileen hizkuntz erabilera garrantzizko arloa baita hizkuntz-gatazkan.

Hainbat izan dira buruturiko ekimenak eta beste batzuk ere abiatuko ditugu datozen asteetan. Aktibazioak eta interpelazioak emaitzak ematen dituela oso garbi ikusteko aukera izan dugu, baina ekimen zehatzez haratago euskaltzaleok ERAGITEKO JARRERA izatearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

Eragin egin behar dugu. Egunerokotasunean, hizkuntza eskubideen urraketen aurrean,euskararen bazterketa kasuen aurrean,...eta ez bakarrik erasoen aurkako jarrera defentsibo batean,baita eremu berriak irabazteko jarrera ofentsibo batekin ere ... AKTIBATU ETA ERAGIN!


Utzi iruzkina: