Kategoria: astinduz
EZ DUGU ESPAINOLEZ BIZI NAHI ! EZ DUGU FRANTSESEZ BIZI NAHI !
#aldarriahedatu ekimenarekin segitzen badugu ere, azken asteotan aurkezturiko mobilizazio-ekimen garrantzitsuak nabarmentzeko beharra ere badago. KORRIKA egutegian eta mapan kokaturik, abenduaren 1eko nazio-manifestaldia laster eta gainean berriz EAEko diglosia normalizatzeko legearen urteurrenaren harira antolaturiko mobilizazioak.Euskaltzaleontzako hitzordu garrantzitsuak, mobilizazio eta aktibazio iraunkorraren beharraren baitan, ofentsiba sustatuz bultzatu beharrekoak:Datorren KORRIKA 2013ko martxoaren 14tik 24ra burutuko da Andoaindik Baionara. Goazen korrika Euskal Herria euskald...
Horrela genion 4 .olerki-manifestuan eta hori diogu euskararen aldeko hizkuntza-politiken zantzu txikienik ere garatu ez dadin,espainiar inperialistak mehatxuka dabiltzanean. Kikiltzerik ez,euskararen etsaiei hortzak erakutsi eta EUSKALDUNOK OFENTSIBARA ! Euskaldunok irribarre egin eta sinpatiko-txintxo izatera mugatzen bagara,gatazkak ekiditea lehenetsi eta erakargarrikerietan bagabiltza,etnozidak ez dira kezkatzen.Aldiz,hizkuntza-zapalkuntza borrokatu eta Euskal Herria euskalduntzeko dinamika edo neurriak garatzen baditugu errepresioarekin (hurrunago joan gabe « Egunkaria&...
Atzokoa,irailaren 26a, greba orokor eguna izan zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian. Greba horretarako deialdia hainbat hilabete lehenago burutu zen, Euskal Herri osoan euskararen ezagutza eta kale-erabilerari buruzko datuen ezagutzak askorentzat argi gorrien piztea eragin zuen une beretsuan .Deialdi hura ezagutzean honako mezua idatzi genuen Twitter sarean: "Krisi ekonomikoagatik greba eta mobilizazioak,ongi.Hizkuntza eta nazio krisiagatik mobilizazio potenteak noiz ostia?".Mezu horrekin asmo astintzaile bikoitza genuen:bata krisi ekonomikoaz gaindi, herri honetan dugun n...
Espainiar justizia-administrazioko epaile baten hitz argigarriak:
Irailaren 11n burutu zen Altsasuko EHEko bi kideen aurkako epiketa eta bi jarrera behintzat azpimarratzekoak dira.Batetik militanteena, itzultzaileari uko eginez hizkuntza-zapalkuntza bistarazi eta jarrera eredugarria agertuz.Bestetik berriz espainiar justizia-administrazioko epailearena, pairatzen dugun egoera bere hitz batzuekin garbiki islatzeagatik.Izan ere, hala zuzendu omen zitzaien, espainolez, Itziar eta Haizeari: "Os creeis que podeis declarar en el idioma que os de la gana?" ("Zer uste duzue nahi duzuen hizkuntzan deklaratu dezakezuela edo?").Hara ustezko kofizialtasun eta el...
EAEko gobernuak isuna ezar omen diezaioke Euskal Herria Esnea kooperatibari bere produktuak euskara hutsez etiketatzeagatik.Gaurko berria da eta oso adierazgarria da batzuek goratzen duten "Euskararen Legearen" normalizazio lorpenei dagokionez.30 urte eta gero Euskal Herriko hizkuntza erabiltzea jazarria!Datozen egunetan agertuko dituzte gertaerak sakonago,baina zuzenki-ekimenen bat abiatzea pentsatzen ere hasi gaitezke.
Agertu genuen gisan "Ezabatu eta euskaraz bizi!" kanpainan parte hartzeagatik Altsasuko EHEko bi kide epaitzeko ekinbidea abiatua du justizia-administrazio arrotzak.Orduan azpimarratu genuenez,errepresio kasuen salaketak borroka planteamenduak indartzera bideratuak izatea funtsezkoa da, hain zuzen errepresio horrekin lortu nahi dutena (euskaldunok kikiltzea) lortu beharrean euskaltzaleon mobilizazioaren biderkatzea jaso dezaten.Epaiketak badu eguna,irailak 11 eta egun horretarako elkarretaratzea deitu du EHEk.Itziar,Haizea eta EHEko kidego guztiari babesik sutsuena eta sutsuki EUSKAL HERRIA...
AEKk hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina aurkeztu du."Euskara bizia" izan da hautatu duten leloa eta ez dirudi asmo astintzaile,ofentsibo edo interpelatzailerik duen mezua denik.Hala ere abertzale erdaldunak matrikulazio kanpaina bakoitzean interpelatuak sentitu beharko luketenez,aukera baliatuko dugu gure ekarpena egiteko.Aitzakiak utzi eta ABERTZALE ERDALDUNAK EUSKALTEGIRA ORAIN!
Donostia 2016 egitasmoarekin loturiko albisteak etengabe agertzen zaizkigu hedabideetan eta laister,kasu askotan izaera propagandistikoz blaiturik,proiektu hori gidatuko duen fundazioaren aurkezpena ezagutaraziko dute (espainiar kultura ministeritzaren partaidetzaren "berrikuntzarekin"...EAEko gobernuak,Gipuzkoako aldundiak eta Donostiako udalak gonbidatua izan ondoren!).Gaurkotasun edo aktualitatean toki nabarmena duela ukaezina da eta baita pisuzko gertakaria ere.Hilabetea igaro da egitasmorako kultur-zuzendari erdalduna hautatu zutenetik eta euskararen aldeko herri mugimenduko eragileen ...
Euskararen ezagutzari buruzko azken inkesta soziolinguistikoan (ere) euskaldunok "elebidun" izendapenaren baitan ezkutatzeko saioa ageri da.Inkesta horren arduradunek, hots Lakuako hizkuntza-sailburuordetzak, Euskarabideak eta Euskararen Erakunde Publikoak, noski,beraien politika elikatzeko egokiena delakoan lehenetsi dute berriro ere izendatze-irizpide hori.Baina hori bezain nabarmentzekoa da bestelako hizkuntza-politika baten aldeko diren batzuek ere datuen azterketetan izendatze-irizpide berbera erabili eta zabaldu dutela.Ikus dezagun amarrua:Elebidun hitzaren esanahia argia da.Bi e...
Menperatzaileek erdaldunduak,arroztuak nahi gaituzte. Espainiarturik,frantsesturik.Horrela nahi gaituzte: Hots,alienaturik.Gu izateari utzi eta beste bihurturik.Gurea baztertu eta beraien hizkuntza gure eginik.Askotan adierazi da,baina ez behar adina aldiz eta behar adinako indarrez. Bestela inkoherentzia linguistikoak gainditua behar luke.Abertzale batzuk ohartu ere ez dira egiten asimilatzeko inposatzen diguten hizkuntza bere eginik erabiltzearen kontraesanaz.Beste batzuk aldiz,nahiago dute erabilera hori justifikatzeko aha...
Aurrera darrai EHEren "Ezabatu eta euskaraz bizi!" kanpainak eta baita berau indargabetzeko agintari etnoziden eta beraien polizi eta epaitegien errepresioak ere.Altsasuko EHEko bi kidek prentsan salatu dute beraien aurkako errepresio kasua eta osorik dakargu testua.Lehenik ordea hausnarketa bat:errepresio kasuen salaketa hutsak,errepresio horren helburua elika dezake,hau da,beldurra hedatzea eta euskaltzaleok kikiltzea.Horregatik salaketak,idatziaren egileek egin bezala,borroka planteamendua indartzera begirako akuilu gisa kokatzea ere funtsezkoa da.Kasu honetan izan dadila beraz ezabaketa...
Datuek nabarmenduriko gordintasunaren aurrean zorrotz mintzatu berri da Joxe Manuel Odriozola.Aste batzuk lehenago egoera ulertzeko eta iraultzeko gako batzuk era pedagogikoan azaldu zituen Pako Aristik beste artikulu batean.Osorik irakurtzeko gomendatzeko modukoak direlakoan idatzi horietarako loturak dakartzagu: -Kanpotik dator notizia (J.M.Odriozola). -Dilema baten aurrean (P.Aristi).
Euskararen herria erdalduntzeko hizkuntza-politikak sustatzen dituztenen artetik maiz zabaltzen den mezua da euskara "erakargarri" bihurtu beharrarena.Agerikoa denez asmo zitala dute,euskararen minorizazioa euskarari berari egoztea gure hizkuntza horrela ere inferiorizatuz.Baina ez dira haiek mezu hori darabilten bakarrak.Beste batzuek ere,asmo onez askok ziurrenik, euskalduntzean aurrera egiteko gako gisa kontzeptu bera nabarmentzen dute.Emaitza antzekoa da: hizkuntza-zapalkuntza ezkutatzea eta desitxuratzea eta zapalkuntza hori gainditzeko ezinbesteko diren borroka planteamenduak garatzea...
EAEko gobernua kudeatzen duten agintari espainiarzaleen hizkuntza-politika euskararen herria espainiartzera bideratua dela aski ezaguna da.Euskararen erabilera testimonialkerira mugatuz espainolez jardutea,ETBren erdalduntzean sakontzea,merkataritzan euskararen hedatzea galarazteko neurriak hartzea,Osakidetzako oposaketetan gure hizkuntza mespretxatzea...adibide esanguratsuak dira. Baina noski,politika horrek bere zuritze-ekinbidea ere badu osagarri bezala eta horretarako darabiltzate Hizkuntza Sailburuordetza eta Etxepare Institutua. Hain zuzen zuritze-ekinbide ho...
Errealitate gordina erakutsi digute datuek,euskararen kale erabilera %13(!)koa dela Euskal Herri mailan,gure hiri h...
Eta anbiguitateari tarterik utzi gabe : goazen inposatzen dizkiguten hizkuntza arrotzen erabileraren arurkako presio soziala biderkatzera ! Inork interpretatzerik izan ez dezan adibidez,bateragarria dela « Euskaraz bizi nahi dut » kanpaina babestea eta aldi berean erdarazko iritzi-artikuluak argitaratzea.Ez dugu erdaraz bizi nahi ! Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabileraren inguruan ezagutarazi diren datuek ezaguna zen errealitatea gordin agertzen dute:euskalduntze prozesurik ez eta erdalduntzean sakontzeko arriskua dagoela,lurralde batzuetan diglosia betikotzear ...
Soziolinguistika Klusterrak berriki argitaratu ditu hizkuntzen kale erabileraren V.I. neurketako datuak eta emaitzek gordin-gordin agertu dute nabarmena zena,azken urteetan euskalduntze bidean aurrera egin ez eta gainera erdalduntzean sakontzeko arriskua dagoela.Azken hamabost urteotan ez da batere gehitu euskararen kale erabilera eta Euskal Herri osoko datuei dagokienez gure hizkuntzaren erabilera %13koa (!) da. Klusterrak bi puntu azpimarratu ditu: euskararen erabileraren hedapena ezagutzaren hedapenari loturik dagoela eta estatistikoki euskaldunon hizkuntzarekiko atxikimendua altua dela...
Iruñeako EHEko kide batek bidalitako testua eta argazkiak dakartzagu.Irakurketa eta jarrera eredugarriaren isla!Aupa zuek!"Iragan larunbatean "1512-2012 nafarroa bizirik" ekimenak Nafarroako konkista salatzeko aldarrikapen eta jai eguna deitu zuen Iruñeko kaletan barna. Egun berezi horri begira dinamika ezberdinak burutu ditu eragileak azken bi urteotan, eta haien bitartez eragile eta norbanako ezberdinei aukera eman die konkistak eragin zituen ondorioen inguruan bere iritzia plazaratzeko. Ez da hemen bukatuko eragile honen lana, baina egindako guztiaren ostean ematen du jendarteak oraindik...
Berreuskalduntzean aurrera egin ez eta erdalduntzean sakontzearen arriskuak,hainbeste lan egin eta urrats ikusgarririk ez ikusteak fustrazioa eta etsipena sor omen dezakete zenbaitengan.Argi dago ekidin beharreko jarrerak direla eta argi esan beharra dago sentipen horiek ez garatzeko funtsezkoa dela hizkuntza-zapalketaren kokapen egoki batetik abiaturiko borroka herritarra indartzea.Urrats kualitatiboak eragiteko kontrabotere herritarra gorpuztu eta aktibatu behar dugu berriz azpimarratuz presioaren,salaketaren eta mobilizazioaren garrantzia.Euskal Herriaren euskalduntzea herri hau erdaldun...
Hizkuntza-normalizazioa kontzeptu garrantzitsua da.Berezko esanahiarekin baita helburu ere,baina mamirik gabeko totem anbiguo antzeko batean ez al da bihurtu neurri handian? Euskara Euskal Herrian italiera Italian edo alemaniera Alemanian bezain normalizatu izatearen beharra adieraztetik,erdarak eta euskara maila beretsuan leudeken elebitasun eredu gisako bat adierazteko ere erabiltzera igaro da.Sarri ezer ez esateko eta batzuetan zurikeriarako ere erabiltzen dela ahaztu gabe.Azken urteetan euskararen aldeko herri-mugimenduan bestelako kontzeptu batzuen agorpenari jauzi garrantzitsuak ...
Azken aldian ETBn are eta erdara gehiago,baita ETB1n ere,sartzen ari direla eta ugaldu egin dira salaketak. Euskaltzalegoan orokorrean eraso gisa ulertzen dira garbiki erdalduntzean sakontzen duten erabaki horiek eta aktibatze edo erantzun maila bat ere agertu da.Baina nagusiki,salbuespenak salbuespen,planteamendu defentsibo hutsak azaleratu dira batez ere.Jarrera horrek ordea ETBk azken hogeitabost urteetan izan duen ereduaren kritikarik eza darama askotan berarekin eta hain zuzen eredu hori da,ez defendatu,baizik eta errotik aldatu behar dena. Garbi mintza gaitezen: Azken urteotan ETB are...
Ez ditzagun higatu berreuskalduntze osoak behar dituen oinarriak
Azken aldian argitaraturiko idatzi eta inkesta soziologiko batzuetan euskaldunoi, euskaldun ez deitzeko, “elebidun” izendapena ezarri digute. Izena eta izana estuki lotuak direla jakinik, ez da mamirik gabeko kontua.Ez horixe, izena ukatuz izanaren ukoan sakondu baitaiteke ageriko asmo desitxuratzailearekin. Baina gainera, gure harridurarako, nahi gabe bada ere, euskaltzale batzuk ere desitxuratze hori elikatzen ari direla ikusten ari gara.Zehazki hizkuntza-dikotomia euskaldun/erdaldun parametroetan beharrean, elebakar/elebidun (edo eleanitz) terminoetan kokatzearen okertasunaz ari gara. ...
Jasaten dugun zanpaketa eta asimilazio saiakerari aurre egiteko eta berreuskalduntze bidean hamaika borroka eta lan-ildo garatu beharrean gara euskaldunok."Zuzenki" ekimenekin eragile pribatuen arloan ere eragitearen garrantzia azpimarratu nahi dugu, administrazio publikoari hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatzeko presioarekin batera, presio euskaltzalea eremu horretara zabaltzea funtsezkoa delako. Jarduera ekonomiko-pribatuaren sasi-askatasunaren mito ideologikoa gaindituz, eragin sozial handia duten enpresa eta eragileen hizkuntz erabilera garrantzizko arloa baita hizkuntz-gat...
Azken aldian euskarak irabazitako hainbat eremutan ere hizkuntza arrotzak sartzen ari izatearen salaketak areagotzen ari dira.Agerikoa denez,berreuskalduntzean aurrera ez,baina atzera egitearen arriskua nabarmentzen du horrek gordinki.Baina salaketak azaleratzeak,apatiak astinduz, egoera hori iraultzeko borrokatzeko grina ere erakusten du.Eta gero eta gehiago haserrea ere ari da azaleratzen.Aktibatzaile izan behar duen beharrezko haserrea! Aipaturikoaren erakusle argigarria delakoan Bittor Hidalgok "Berria"n idatzitako artikulua dakargu:"Hirugarren aldiz-edo ikusi dut ja Donostian, bestela ...