Espainiar justizia-administrazioko epaile baten hitz argigarriak:

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-09-15 09:28

Irailaren 11n burutu zen Altsasuko EHEko bi kideen aurkako epiketa eta bi jarrera behintzat azpimarratzekoak dira.Batetik militanteena, itzultzaileari uko eginez hizkuntza-zapalkuntza bistarazi eta jarrera eredugarria agertuz.Bestetik berriz espainiar justizia-administrazioko epailearena, pairatzen dugun egoera bere hitz batzuekin garbiki islatzeagatik.Izan ere, hala zuzendu omen zitzaien, espainolez, Itziar eta Haizeari: "Os creeis que podeis declarar en el idioma que os de la gana?" ("Zer uste duzue nahi duzuen hizkuntzan deklaratu dezakezuela edo?").

Hara ustezko kofizialtasun eta elebitasunen iruzurra aski agerian!Eta uste ez, euskaltzaleok ederki dakigu zenbaterainokoa den inposaketa inperialista baten ondoriozko hizkuntza arrotzen gailentzea.Egoera hori iraultzeko borroka da gurea eta izan daitezela horrelako jarrerak eta erasoak gure grina areagotzeko akuilu!


Utzi iruzkina: