Fustrazioa eta etsipena euskararen aldeko herri-mugimenduan?Utikan!

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-21 15:14

Berreuskalduntzean aurrera egin ez eta erdalduntzean sakontzearen arriskuak,hainbeste lan egin eta urrats ikusgarririk ez ikusteak fustrazioa eta etsipena sor omen dezakete zenbaitengan.Argi dago ekidin beharreko jarrerak direla eta argi esan beharra dago sentipen horiek ez garatzeko funtsezkoa dela hizkuntza-zapalketaren kokapen egoki batetik abiaturiko borroka herritarra indartzea.Urrats kualitatiboak eragiteko kontrabotere herritarra gorpuztu eta aktibatu behar dugu berriz azpimarratuz presioaren,salaketaren eta mobilizazioaren garrantzia.

Euskal Herriaren euskalduntzea herri hau erdalduntzera bideraturiko hizkuntza-politikak zuritzeko funtzioa duten tresnek, Euskarabideak, Euskararen Erakunde Publikoak, Etxepare Institutuak,bideratuko dutela sinesteak eraman dezake norbait fustraziora.Edo despolitizazioak,euskararen etsaiekin konplizitatea bilatzeak eta konplexuz beteriko onkeriz aritzeak aurrerapausuak ekarriko dituela uste izateak etsipenera.Baina aktibazioak,eragiteak eta jarrera ofentsiboa agertzeak emaitzak lortzera garamatza.NAHIAK ARGI,GRINAZ ARIZ, AURRERA!


Utzi iruzkina: