Goazen euskararen aldeko presio soziala biderkatzera!
Eta anbiguitateari tarterik utzi gabe : goazen inposatzen dizkiguten hizkuntza arrotzen erabileraren arurkako presio soziala biderkatzera ! Inork interpretatzerik izan ez dezan adibidez,bateragarria dela « Euskaraz bizi nahi dut » kanpaina babestea eta aldi berean erdarazko iritzi-artikuluak argitaratzea.Ez dugu erdaraz bizi nahi !
Gure hizkuntzaren ezagutza eta erabileraren inguruan ezagutarazi diren datuek ezaguna zen errealitatea gordin agertzen dute:euskalduntze prozesurik ez eta erdalduntzean sakontzeko arriskua dagoela,lurralde batzuetan diglosia betikotzear eta beste batzuetan asimilazioa dela aurrera egin duena.
Zalantzarik gabe gordintasun horrek hausnarketa batera eraman behar du euskararen aldeko herri-mugimendu osoa.Euskalduntzearen eta ordezkapenaren arteko talkan aurreratu ezinik bagabiltza gure indarren aktibatzea ahulegia delako da.Berriz esango dugu:ez dago itxaropenik zuriketa-tresnetan jartzerik,edo herri-mugimendutik eragin eta egingo da edo ez da egingo.Euskalduntzearen aldeko borrokan,borroka bai,jauzi bat emateko premia gorria dugu!Euskalduntzearen aldeko herri-presioa biderkatzeko garaia da !
Aipaturiko hausnarketa hori lehenbailehen abiatu eta gehaigo itxaron gabe,orain arte baino nerbio gehiago agertuz uneak eskatzen duen mobilizazio-ekimenak ere burutuko direlakoan,presioa iraultzeko ekarpen gisa zuzenki-ekimenekin eremu are gehiagotan eragitea planteatuko dugu aurki.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: