Erdarari eremuak ematearen aurkako haserrea azaleratu!
Azken aldian euskarak irabazitako hainbat eremutan ere hizkuntza arrotzak sartzen ari izatearen salaketak areagotzen ari dira.Agerikoa denez,berreuskalduntzean aurrera ez,baina atzera egitearen arriskua nabarmentzen du horrek gordinki.Baina salaketak azaleratzeak,apatiak astinduz, egoera hori iraultzeko borrokatzeko grina ere erakusten du.Eta gero eta gehiago haserrea ere ari da azaleratzen.Aktibatzaile izan behar duen beharrezko haserrea!
Aipaturikoaren erakusle argigarria delakoan Bittor Hidalgok "Berria"n idatzitako artikulua dakargu:
"Hirugarren aldiz-edo ikusi dut ja Donostian, bestela hagitz estimatzen dudan Ander Lipusen, bufoiaren emanaldia. Eta hiruretan ikaragarri haserretu. Ikusiz, gure bufoiak egiten duen espainolaren erabilera etengabea, itxuraz euskarazkoa den emanaldi batean.
Atal oso bat egingo du espainolez, argentinarra delakoan —txinatar ailedi—, eta egindako beste pertsonaia guztietan erabiliko du espainola bere mintzoaren grazia eta ezten.
Ez du sketch atal bakarra burutuko espainolezko bi, hiru edo hamabost esaldi eta madarikazio adierazkorrenak erabili gabe. Eta bakoitzak sekulako barre algara eragingo du entzuleotan. Eta zenbat eta espainol gehiago, barre gehiago. Eta ez dakit zer den okerrago.
Edota hemen ere espainola sartu nahi digute ipurtzulotik, oraintxe ja «euskarazko» makina emanalditan bezala (ETB1…). Edota ez gara gauza euskaraz barre eragiteko. (Baina bai, ez? Proba egingo?)
Ez dakidana da ere, nola prestatzen den LANKU antolatzailea, edota hainbat bertsolari estimatu ere (ez dakit bertsolari elkartea bera), espainolari halako autobidea irekitzen gure artean —jendea euskarazko emanaldiak ikustera goazenetan ere—. Bestela nahikoa errepide ez bagenu bezala jada espainolek eraikiak. Troiako zaldi sarrera iruditzen zait beti."
Iruzkinak
Utzi iruzkina: