ERAKARGARRIKERIA

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-01 10:28

Euskararen herria erdalduntzeko hizkuntza-politikak sustatzen dituztenen artetik maiz zabaltzen den mezua da euskara "erakargarri" bihurtu beharrarena.Agerikoa denez asmo zitala dute,euskararen minorizazioa euskarari berari egoztea gure hizkuntza horrela ere inferiorizatuz.Baina ez dira haiek mezu hori darabilten bakarrak.Beste batzuek ere,asmo onez askok ziurrenik, euskalduntzean aurrera egiteko gako gisa kontzeptu bera nabarmentzen dute.Emaitza antzekoa da: hizkuntza-zapalkuntza ezkutatzea eta desitxuratzea eta zapalkuntza hori gainditzeko ezinbesteko diren borroka planteamenduak garatzea oztopatzea.

Gogoratzeko modukoa den azalpen argia eskaintzen du Koldo Izagirrek "Autopsiarako frogak" liburuan:

"Euskarak,euskal kulturak "erakarri" egin behar baldin badu,hauxe da gizartean txertatzen den mezua,toxina:

1.Euskara eta euskal kultura ez dira erakargarriak.

2.Erakargarria erdara da,erdarazko kultura."

Nabarmen dezagun beraz gakoa "erakargarritasunean" kokatzearen borondatezko zein nahigabeko intoxikazioa.


Utzi iruzkina: