ASKE IZATEKO APURTU BEHARREKO BARNEKO KATEAZ

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-08-16 10:08

Menperatzaileek erdaldunduak,arroztuak nahi gaituzte. Espainiarturik,frantsesturik.Horrela nahi gaituzte:

           

Hots,alienaturik.Gu izateari utzi eta beste bihurturik.Gurea baztertu eta beraien hizkuntza gure eginik.

Askotan adierazi da,baina ez behar adina aldiz eta behar adinako indarrez. Bestela inkoherentzia linguistikoak gainditua behar luke.Abertzale batzuk ohartu ere ez dira egiten asimilatzeko inposatzen diguten hizkuntza bere eginik erabiltzearen kontraesanaz.Beste batzuk aldiz,nahiago dute erabilera hori justifikatzeko ahalegina egin,kontraesana gainditzeko ahalegina egin baino.Baina badira eredu direnak ere.Barneko katea apurtuz,erdal praxia alboratu eta hizkuntza-ohiturak aldatuz euskaraz bizitzeko borrokari ekiten diotenak.Erdaldun izanik, euskaldun izateko euskara ikasi eta erabiltzeko hautua egin eta gauzatzen dutenak.Sarri alienazio horren aurkako akuilu sutsuenak direnak.Eredu hori azpimarratuz,goazen kontraesana garbiki agertzera eta inkoherentzia linguistikoarekin bukatzera!


Utzi iruzkina: