Euskara Sustatzeko Ekintza Plan berriaren harira
EAEko gobernua kudeatzen duten agintari espainiarzaleen hizkuntza-politika euskararen herria espainiartzera bideratua dela aski ezaguna da.Euskararen erabilera testimonialkerira mugatuz espainolez jardutea,ETBren erdalduntzean sakontzea,merkataritzan euskararen hedatzea galarazteko neurriak hartzea,Osakidetzako oposaketetan gure hizkuntza mespretxatzea...adibide esanguratsuak dira. Baina noski,politika horrek bere zuritze-ekinbidea ere badu osagarri bezala eta horretarako darabiltzate Hizkuntza Sailburuordetza eta Etxepare Institutua.
Hain zuzen zuritze-ekinbide horren baitan Euskara "Sustatzeko" Ekintza Plan berria onartu berri omen dute eta aurkezteko,ezaguna zaigun mezua zabaldu dute.Hona zer dioten: "Euskararen sustapena hitzarmenean oinarritu behar da,betiere neurri positiboen bidez.Bestelako neurriak hutsegite larri bat dira eta soberan daude".Ondorioa begibistakoa da zer egin behar den adierazteko: Kontsentsukerian ez oinarritu eta neurri positiboetara mugatu gabe bestelako neurriak bultzatu.Haiei larridura eragiten badie beharrezko diren seinale argiagorik?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: