Identitate krisiari aurre egitearen beharra plazaratuz
Atzokoa,irailaren 26a, greba orokor eguna izan zen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian. Greba horretarako deialdia hainbat hilabete lehenago burutu zen, Euskal Herri osoan euskararen ezagutza eta kale-erabilerari buruzko datuen ezagutzak askorentzat argi gorrien piztea eragin zuen une beretsuan .Deialdi hura ezagutzean honako mezua idatzi genuen Twitter sarean: "Krisi ekonomikoagatik greba eta mobilizazioak,ongi.Hizkuntza eta nazio krisiagatik mobilizazio potenteak noiz ostia?".
Mezu horrekin asmo astintzaile bikoitza genuen:bata krisi ekonomikoaz gaindi, herri honetan dugun nazio arazoa eta bere muinean bertan dagoen hizkuntza eta nortasun ordezkatze saioa nabarmentzea eta bestea, eremu horretan ere borroka plantemenduak garatzearen beharra azpimarratzea.
Duela gutxi ikusi ahal izan dugu Iruñeako alde zaharreko bestetan EHEko lagunek arroztearen, hots espainiartze eta frantsestearen arazoa plazaratzeko pankarta ezarri zutela identitate krisia aipatu eta aurre egitera deituz.Gabezia ideologikoengatik diskurtso utilitaristak lehenetsiz identitatearen aferari eskin egin nahaian dabiltzan abertzale ugariren jarrera ikusita, ekimen astintzaile eta eredugarria iruditzen zaigu.Aupa zuek!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: