EUSKARAREN HERRIA BIZIRIK!
Iruñeako EHEko kide batek bidalitako testua eta argazkiak dakartzagu.Irakurketa eta jarrera eredugarriaren isla!Aupa zuek!
"Iragan larunbatean "1512-2012 nafarroa bizirik" ekimenak Nafarroako konkista salatzeko aldarrikapen eta jai eguna deitu zuen Iruñeko kaletan barna. Egun berezi horri begira dinamika ezberdinak burutu ditu eragileak azken bi urteotan, eta haien bitartez eragile eta norbanako ezberdinei aukera eman die konkistak eragin zituen ondorioen inguruan bere iritzia plazaratzeko.
Ez da hemen bukatuko eragile honen lana, baina egindako guztiaren ostean ematen du jendarteak oraindik ez duela behar bezala barneratu konkistak (1512 baino lehenago hasia gainera) hizkuntza ordezkapena izan duela bere armarik indartsuenetakoa. Hamaika batalla aipatu dira, konkistatzaile maltzur eta erregeen izenak, eraitsitako gazteluak, napar erregeen antolaketa politikoa eta izaera herrikoia (historiaz gutxi dakit, baina erregeak ez dira nire gustokoak...) eta galdutako botere ekonomikoa, kulturala... Berezko herri baten nortasuna suntsitzearen inguruan oso-oso gutxi entzun dut ordea.
Larunbatean Iruñera hurbildutakoek euskaltzale eta euskaldun izena jarriko diotela bere buruari ziur naiz, baina gaztelera barra barra entzun ahal izan genuen egun osoan zehar. Egoera hori aurreikusita, lau lagun kalera irten ginen eguna hasi baina ordu batzuk lehenago, gure kezka eta aldarrikapena egun berezi honetan txertatzera. Hortxe argazkitan, gure paseotxoaren adibide pare bat.
Ondo segi, ta bixkor bazpare!
Gora gu ta gutarrak!"
KONKISTATZAILEEN HIZKUNTZARI INTSUMISIOA!EUSKARAZ BIZI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: