Elebidun izendatze-erabilpenaren amarruaz
Euskararen ezagutzari buruzko azken inkesta soziolinguistikoan (ere) euskaldunok "elebidun" izendapenaren baitan ezkutatzeko saioa ageri da.Inkesta horren arduradunek, hots Lakuako hizkuntza-sailburuordetzak, Euskarabideak eta Euskararen Erakunde Publikoak, noski,beraien politika elikatzeko egokiena delakoan lehenetsi dute berriro ere izendatze-irizpide hori.Baina hori bezain nabarmentzekoa da bestelako hizkuntza-politika baten aldeko diren batzuek ere datuen azterketetan izendatze-irizpide berbera erabili eta zabaldu dutela.Ikus dezagun amarrua:
Elebidun hitzaren esanahia argia da.Bi ele edo hizkuntza dituena.Hizkuntza horiek duten pisu-izaeraren faktorea alde batera utzirik,norbanakoen kasuan bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna izatearen adieran erabiltzen da.Beraz,espainola-ingelesa erabiltzeko gaitasuna duten herritarrak adiera horren arabera euskara-espainola erabiltzeko gaitasuna dutenak bezain elebidunak dira.Baita frantsesa-ingelesa,frantsesa-espainola,frantsesa-portugesa,espainola-arabiera...erabiltzeko gaitasuna dutenak ere eta horrelakoak,euskara erabiltzeko gaitasunik ez izan arren elebidun direnak, Euskal Herrian milaka dira.Erdaldun elebidunak (baita eleanitzak ere).
Elebidun kopuruak agertzean horiek ere kontuan hartzen ote dituzte orduan?Ez noski,euskararen ezagutza neurtzeko inkesta batean euskara erabiltzeko gaitasuna baita berez neurgaia.Zergatik darabilte beraz soziolinguistikoki sinpleki eta argiki OKERRA den sailkatze-terminologia?Kontuan hartu behar da "elebitasuna" izan dela eta dela inposaturiko erdara hemengotu eta diglosia normalizatzeko politika baten kontzeptu-ikurra.Izendatze-irizpide horrek kontzeptu hori elikatzeko helburua du,bidenabar euskalduntasuna diluitu eta espainiar eta frantziar hizkuntza arrotzak euskaldun bakoitzaren muinetan txertaturiko ezaugarritzat agertuz.
HORRELAKO AMARRUAK ERE BORROKATUZ, EUSKALDUN ETA HARRO!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: