Normalizazio kontzeptua gaindituz

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-13 16:10

Hizkuntza-normalizazioa kontzeptu garrantzitsua da.Berezko esanahiarekin baita helburu ere,baina mamirik gabeko totem anbiguo antzeko batean ez al da bihurtu neurri handian? Euskara Euskal Herrian italiera Italian edo alemaniera Alemanian bezain normalizatu izatearen beharra adieraztetik,erdarak eta euskara maila beretsuan leudeken elebitasun eredu gisako bat adierazteko ere erabiltzera igaro da.Sarri ezer ez esateko eta batzuetan zurikeriarako ere erabiltzen dela ahaztu gabe.

Azken urteetan euskararen aldeko herri-mugimenduan bestelako kontzeptu batzuen agorpenari jauzi garrantzitsuak emanez erantzun zaio.Bi pausu bereziki aipagarri.Euskararen aldekotasuna edukiz betetzeko "bai euskarari"tik "euskaraz bai"ra emandako urratsa eta hizkuntza-eskubideen aldarrikapenetik euskaraz bizitzeko aldarrira eginikoa.

Normalizazioaren berezko mamia euskalduntzea bada beraz eta adierazpide horretan nahasgarri bilakatuz agortzen ari den kontzeptua bada,funtsezko urrats bat eman beharko litzateke hortaz: zuzenean eta argiki EUSKALDUNTZEA kokatzea erreferentziazko kontzeptu eta helburutzat.


Utzi iruzkina: