Euskalgintzako eragileak euskaltzaleon haserrea aktibazio eraldatzaile bihurtzera eta ez sumina itzaltzera !

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-07-19 15:04
1

                                                                                

Errealitate gordina erakutsi digute datuek,euskararen kale erabilera %13(!)koa dela Euskal Herri mailan,gure hiri handienetan hutsaren hurrengoa.Euskalduntze prozesurik ez eta lurralde batzuetan gainera asimilazioa dela aurrera egin duena.Esana dugunez gure indarren aktibatzea ahulegia izatearen ondorio.Argi gorriak piztu direla...eta euskaltzaleon sumina piztu edo areagotu da.Baina euskalgintza eredu baten agorpenaren froga berri gisa,euskalgintzako hanbat eragileren agerraldi eta erantzunetatik kezka eta haserre hori apaltzeko ekarpenekin etorri zaizkigu.Ohiko inertzismotik emandako erantzun aseptikoegiekin batzuk eta baikorkeria lotsagarri batekin beste batzuk.Bereziki esanguratsua Euskal Konfederazioaren kasua: datu baikorrak azpimarratu behar omen dira asimilazioaren erritmoa moteltzen ariki...Beharrezkoa den aldaketaren sakontasunaren erakusletzat har dezakegu.

Berriz esango dugu eztiki,emeki,goxoki,poliki-poliki,xuabe-xuabe ez goazela inora (asimilaziora ez bada) eta azpimarra dezagun gatazkarik, talkarik eta borroka planteamendurik gabe ezinezkoa dela hizkuntza-zapalketa gainditzea.Euskaltzaleon haserrea aktibazio eraldatzaile bihurtu behar da, kokapen ideologiko eta politiko,politiko bai,argi eta egoki batekin eta ez lehengo berdinean ezer aldatu gabe segitu sumina ere itzaltzeko ekarpena eginez!

Gibelka aitzinatu?

Gibelka aitzinatu? 2012-07-20 13:14 #1

Iparraldeari buruz nola ulertzen ahal da Ikas-bi izaitea argienik mintzatu dena?Behar dira ikusi azpiko mugimenta zenbait.Geroz eta gehiago Seaskak du gidatzen,kasik monopolizatzen euskalgintza.Bistan da egiten duen lana izigarria dela,hori ez da dudatzen ahal ere,bainan hitzarmen anadana bati lotua da eta diru partidak eta bertze sartze dira hor erdian eta frantsesak horrekin jokatzen...Ikastoletan ikasle kopurua emendatu da bai,bainan aldiz euskara jendartean aitzinatzeko presionea apaldu.Hori emendatzen ez bada ziloan hondoratzen segituko dugu.


Utzi iruzkina: