Ez ditzagun higatu berreuskalduntze osoak behar dituen oinarriak

euskarazhostia 1456132571948 Euskaraz ostia! | 2012-06-01 10:06
2

Azken aldian argitaraturiko idatzi eta inkesta soziologiko batzuetan euskaldunoi, euskaldun ez deitzeko, “elebidun” izendapena ezarri digute. Izena eta izana estuki lotuak direla jakinik, ez da mamirik gabeko kontua.Ez horixe, izena ukatuz izanaren ukoan sakondu baitaiteke ageriko asmo desitxuratzailearekin. Baina gainera, gure harridurarako, nahi gabe bada ere, euskaltzale batzuk ere desitxuratze hori elikatzen ari direla ikusten ari gara.Zehazki hizkuntza-dikotomia euskaldun/erdaldun parametroetan beharrean, elebakar/elebidun (edo eleanitz) terminoetan kokatzearen okertasunaz ari gara.

Berriz ere azpimarratu beharrekoa da eleaniztasunzaletasun horren agerpena agortuta dagoela eta horren erakusgarri Orona edo Orbearen web orrien kasuak: eleanitzak dira,hamaika hizkuntzatan idatziak,baina hala ere gotik behera eta behetik gora oso osorik erdaldunak.Beraz, agorturik egon eta gainera une honetan desitxuratzea bultzatzen du.Baina gainera beste ondorio aipagarri batzuk ere baditu (ordezkatze bidean herri euskaldunaren elebiduntzea botxaren bortxaz buruturikoa izan dela ahaztu gabe).Garrantzitsuena gure ustez Euskal Herriaren berreuskalduntze osoak behar duen oinarri ideologikoaren higatzea, epe motzeko errezkeri ideologikoan jauziz.

Hizkuntza-gatazkan ideologi borroka indartzea funtsezkoa dugu.EUSKALTZALE ETA HARRO!

Kerr

Kerr 2012-06-01 11:03 #1

Euskaldun bakoitzak bere barnean <em>gaztelaniadun</em> bat edo <em>frantsesdun</em> bat gutxienez badituela onartu nahi ez izatea, arazoaren konplexutasuna ukatzea da. Euskaraz jakiteagatik, beste hizkuntzetan dituen gaitasunak ahaztuta, euskara erabiltzeko joera izango duela suposatzeak gaia desitxuratzen du eta frustazio iturri etengabea da.<br />

Elorri

Elorri 2012-06-02 14:33 #2

<p>Nere ustez Kerrek ez dio gaiari zuzen heldu.Desberdindu behar dugu eleaniztasun pertsonala eta jendarte elebitasuna.Kasu honetan hizkuntza gutxiagotuen kasu guztietan eta ikerlariek ere ondotxo frogatua dutenez, elebitasun orekaturik ez da ematen diglosiak baizik.</p>
<p>Bestetik argi dago erdaldunak ere gero eta neurri txikiagoan direla elebakarrak eta euskara hizkuntza bat gehiago bezala saltzea noizbait emankorra izan bazen estrategia bezala,ebidentea da jada ez duela balio,arrazoia hori bada jende askok ingelesa edo txinera aukera baititzake euskara baino lehen.Horregatik azpimarratu behar da euskara ez dela Euskal Herrian hizkuntza bat gehiago Euskal Herriko hizkuntza eta euskaldun egiten gaituena baizik eta hori harro aldarrikatzeak ezin gaitu fustraziora eraman,lanerako grina areagotzera baizik.</p>


Utzi iruzkina: